Igandea,
2024ko Maiatzak05

MugaKultura

loader-image
Durango
12:11 am,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Jon Basaguren, Barsanti teatro, ‘Aire’, Moonshine Wagon…, Mañariko Kultur Astean

KULTURA MAÑARIA

Mañariko Udalak 2024ko Kultur Astea aurkeztu du gaur arratsaldean. Ainara Otxotorena Mañariko alkateak, Jon Gaminde Bizkaiko Dultzaineroetako kideak eta Haritza Rodriguez Barsanti antzerki taldeko kideak eman dute aurtengo edizioaren kartelaren berri. Maiatzaren 10etik 19ra bitarte, zer entzun eta zer egin ugari izango dute Mañariko herritarrek eta Mañarira hurbilduko direnek. Aurtengo edizioa, aurreko edizioen haritik tiraka, ekintza desberdinen aniztasunetik eta euskararen indartzetik izan da antolatua. Gaztetxoenetatik herriko nagusienetaraino, gazte eta helduetatik igarota, maiatzeko kultur programaz gozatzeko aukera paregabea izango dute.

Kultur Astea Porrotx eta Mari Motots pailazoen “Amaren intxaurrak” ikuskizunarekin hasiko da, eta Zirika zirkus konpainiaren eskutik eskainitako “Azken fakirra?” ikuskizunarekin zarratuko da programazioa. Bidean, denetariko ekintzak: Kuttuneren, Moonshine Wagonen eta Jon Basagurenen kontzertuak; Barsantiren “Akabo” obraren emankizuna; Wikiemakumeen berbaldia; Asisko Urmenetaren “Gora Euskal herrientsak” liburuaren aurkezpena; “Euskaldungak” bakarrizketak; “Aire” dokumentalaren emankizuna; eta azoka ere antolatuko da maiatzaren 19an, domekan.

OMENALDIA

Ainara Otxotorena alkateak “Mañarian bizirik dauden kultur zaletasuna eta euskaltzaletasuna islatzen duen programazioa” osatu dutela adierazi du. Omenaldia Bizkaiko Dultzaineroei Maiatzaren 12an omenaldi berezia egingo zaie Bizkaiko dultzaineroei. Izan ere, Bizkaian zehar hainbat ekitaldi antolatuko dira lurraldeko dultzaineroak omentzeko asmoz, eta Mañarian hasiko da omenaldien bira hori. Gerediaga Elkartearen laguntzarekin, Juan Bilbao dultzainero mañariarra ere ekarriko dute gogora, besteak beste. Jon Gaminde dultzaineroen kideak dioenez, “Dultzainaren aldeko aldarria egiteko eta gazteak bere historia ezagutzeko eta jotzen hastera animatzeko helburuarekin” antolatuko da omenaldia. Omenaldi eguna kalejira batekin hasiko da, ondoren erraldoi eta buruhandiekin alaituko da herria, baltseorako tartea egongo da eguerdian, eta ekitaldiarekin zarratuko da omenerako tartea. Arratsaldean, “Akabo” antzezlana egongo da ikusgai plazan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu