Larunbata,
2024ko Maiatzak04

MugaKultura

loader-image
Durango
12:29 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 76 %
Ráfagas de viento: 39 Km/h

Iurretako Udalak 2023-2027 Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana jarri du abian

Iurretako Udalak joan den abenduan onartutako 2023-2027 Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana jarri du abian. Plan hori udal langileekin batera diseinatuko da, eta datozen urteetan Iurretako Udalaren hizkuntza politika aurrera eramateko tresna nagusia izango da.

 

Plan horrek datozen urteetarako bi erronka nagusi jasotzen ditu: euskararen kudeaketa udal arlo guztietan integratzea eta Udalaren hizkuntza politika betetzea, arreta berezia jarriz herritarren arretan, udal eskaintzan eta lan hizkuntzan.

Plan honen bidez, Iurretako Udaleko euskararen egoera zehaztu da eta egoera hori hobetzeko beharrezko ekintzak ezarri dira, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko eta erakundearen eremu guztietan euskararen erabilera areagotzeko sustapen-ekintzak abian jarriz.

Parte-hartzaile guztien adostasuna

Metodologiari dagokionez, Euskara Normalizatzeko Kudeaketa eta Erabilera Esparru berria hartu da kontuan, eta egitura berriak sortu dira plana elkarlanean diseinatzeko. Izan ere, Iurretako Udalak prozesu osoan zehar parte-hartzaile guztien adostasuna, inplikazioa eta lankidetza zaindu eta bilatu du. Horrela, langileen parte-hartzea bultzatu du, euskararen erabilera sustatzeko konpromiso indibidualak eta kolektiboak har ditzaten. Era berean, erakundeak konpromisoak hartu ditu langileekin, normalizaziorako baliabideak emanez eta prestakuntza erraztuz, besteak beste.

Iurretako alkate Oskar Kokak azaldu duenez, «33 urte igaro dira Udalak bere lehen erabilera plana garatu zuenetik, eta denbora honetan aurrerapen asko egin dira euskararen erabileran, baina oraindik asko dago hobetzeko hizkuntza ofizialen kudeaketa bikainean. Hori dela eta, 2027. urtera arte indarrean egongo den plan bat onartu da, eta, horretarako, udal-langileen lankidetza eta inplikazioa ditugu «.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu