Antón Gómez, saxofoi-jotzaile durangarra, Bruselako Conservatoire Royal ospetsuan onartu dute
Antón Gómez saxofoi jotzaileak, Durangoko Musika Eskolako eta Kontserbatorioko ikasle ohiak, “Saxofoiko Interpretazio Klasiko eta Garaikideko Masterre”-ko ikasketa plaza bat lortu du “Bruxelleseko Conservatoire Royal”-en. Mundu osoko ikasleak bildu zituzten sarrera proba zorrotzak gainditu ondoren, Vincent David saxofoi jotzaile ospetsuarekin ikasteko aukera izango du Belgikan.
Vincent instrumentu horretarako munduko saxofoi jotzaile eta konpositore ospetsuenetako bat da, eta nazioarteko sari ugari irabazi ditu. Orkestra garrantzitsuenetako askorekin kolaboratzen du maiz, egungo konpositore inportanteenekin lan egiteaz gain, saxofoirako obra gora handiko batzuk sortzen laguntzen du.
Durangarrak 9 urterekin hasi zituen musika ikasketak Durangoko Bartolome Ertzilla kontserbatorioa eta Musika Eskolan, eta 2020an Saxofoi espezialitateko Musika Ikasketa Profesionaletako Teknikari titulua lortu zuen Itziar Castrillo irakaslearen eskutik.
Belgikako hiriburuan biziko da
Gaur egun, saxofoia interpretatzeko goi mailako ikasketen azken urtea egiten ari da Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan, Ángel Soria eta Nahikari Oloriz saxofoi jotzaile ezagunekin.
Datorren ikasturtetik aurrera, Belgikako hiriburuan biziko da masterreko ikasketak egiteko.