Osteguna,
2024ko Maiatzak23

MugaKultura

loader-image
Durango
8:38 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Durangaldeko ondarea eta historia ezagutzera emateko bisita gidatuen katalogoa osatzen dabil Gerediaga Elkartea

Gerediaga Elkartearen zereginetako bat Durangaldeko ondarea -materiala zein inmateriala- eta historia ezagutzera ematea da. Urteetan helburu horrekin ekintza ezberdinak antolatu ditu, tartean bisita gidatuak. Taldeei zuzendutako bisiten katalogoa osatzen dabil elkartea eta asmoa, Durangaldeko herri guztiek, gutxienez bat izatea da. Gaur gaurkoz, Durango, Iurreta, Garai, Elorrio eta Otxandioko bisitak daude prest.

 

Bisita gidatuak gehienez 25 laguneko taldean egiteko daude diseinatuta eta bataz beste ordu t’erdiko bisitak dira. Herri bakoitzeko leku esanguratsuak ikusi eta herriaren historian eta ondarean sakontzeko aukera izaten da.

 

Kaleko eskulturetatik bisita

Durangoko Udalak apirilaren 20 eta 21ean antolatuko duen Plazara ekimena aprobetxatuz, diseinatutako bisita gidatu berria aurkeztuko dute: Durangon aire librean dauden kale eskulturak ezagutuz antolatutako ibilbidea.

Bisita bi izango dira, euskaraz eta gazteleraz. Ezkurdi plazako iturrian hasita, zazpi eskultura bertatik bertara ikusi eta ezagutuko dira. Hala ere, Durangon zehar dauden beste horrenbeste eskultura ere aipatuko dira bisitan. Besteak beste,  Vicente Larrea, Nestor Basterretxea, Jesus Jauregi edota Imanol Marrodanen artelanak dira. Bisita doakoa izango bada ere, aurretik izena eman behar da Gerediaga Elkartean: gerediaga@gerediaga.eus / 946818066

Euskarazko bisita goizeko 10:30ean izango da eta gaztelerazkoa 12:30ean.

 

Elkarlana Durangoko Udalarekin

Durangoko turismo bulegoarekin bigarren urtez hitzarmena sinatu du Gerediaga Elkarteak. Martxoaren 30ean hasita, udaberri-uda garaiko kanpainan, guztira 27 bisita tematiko eskainiko dira.  Bisita berezi horiek  turismo bulegotik kudeatuko dituzte.

Bestetik, Durangora bizitzera etorri direinei zuzenduta, Durangoko Udaleko Inmigrazio Sailarekin batera, bisita gidatu berezia eskainiko da. Apirilaren 27an egingo da lehenengoa. Durangoko Udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak non dauden eta zer eskaintzen duten azalduko zaie etorri berriei ibilbidean, baina, Durangoko historia, ondarea eta kulturaren berri ematea ere bada helburua. Apirilekoaz aparte, ekainean, urrian eta abenduan ere egingo dira beste hiru bisita.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu