Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
11:52 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Amaia Egidazu durangarraren ‘Dorotea’ berriz ere saritu dute irakurle txikiek ikastoletan

JUUL 2024 hauteskude literarioen edizio berria ospatu da eta Amaia Egidazu durangarraren Dorotea liburua berriz ere saritu dute irakurle txikiek ikastoletan. Pamiela argitaletxearen lana da. Egilearen ustez «sorpresa ederra» izan da. «Doroteak eta biok bigarrenez Juul Hauteskunde Literarioetan hautatuak izatean! Poz poz poz pozik gaude! Eskerrik asko, bihotz-bihotzez irakurle txiki guztiei!», adierazi du Egidazuk sare sozialetan.

Amaia Egidazu. WIKIEMAKUMEAK

JUUL 2024 idazle eta ilustratzaile gustukoenak aukeratu dira. Euskal Herriko ikastoletako ikasleek JUUL Kanpainako hauteskunde
literarioen eguna ospatu dute. Osotara 50 ikastolek parte hartu dute (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparralde). Euskal Herriko Ikastoletan euskarazko liburuentzako 14.595 boto eman izan da. Guztira, 7.584 hautesle-ikaslek parte hartu dute Ilustratzaile kategorian.

Hilaren 2an Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna, apirila, beraz, literaturari eskainitako hilabetea da. Euskal Herriko ikastolek apirilaren 11n ospatzen dute JUUL hauteskunde literarioen eguna, eta, horrela, bat egiten dute liburuei egiten zaien nazioarteko omenaldi honekin.

LIBURU-ILUSTRATZAILEA

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleek emango dute botoa euskarazko liburua eta gehien gustatzen zaien liburu-ilustratzailea aukeratzeko. Hauteskunde hauek, ikastoletan euskarazko irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko egiten diren jardueren artean kokatzen dira. Benetako protagonista dira ikasleak, aukeraketa egiteaz gain, hauteskunde-mahaian lehendakari, mahaikide eta idazkari lanetan beraiek aritzen baitira. Horrela, hauteskunde-prozesu bat zer den ikasten dute ere bai.

Ikasleek botoa emateko bi era dituzte: batetik, boto-txartelaren bidez, eta, bestetik, boto elektronikoaren bidez. JUUL webgunea bozketa-elektronikoa egiteko plataforma izateaz gain, irakasleen irakurketa bultzatzeko baliabideen bilgune da: http://www.juulkanpaina.eus

Bozketaren prozesuari dagokionez:

– Bereziki, bozketa elektronikoko sistema erabili dutenak gazteak izan dira.

– Boto-emaile askok bi aukeretan parte hartzen dute, hau da, liburu gustukoena zein ilustratzaile gustukoena aukeratzeko botoa eman dute.

– Bozketa-elektronikoa egiteko prozesua asteazkenean eta ostegunean irekita egon da.

– Emandako boto elektronikoen kopurua dela eta, arazo teknikoak egon dira, unean-
unean konpondu direlarik.

BOZKATUENEI AITORPENA

Azken urtetan bezala, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Nafarroako Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egingo die. Aurten, JUUL saria Dora Salazar artista nafarrak egina izango da, NIEk saridunei banatuko diena.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu