Asteartea,
2024ko Apirilak30

MugaKultura

loader-image
Durango
6:57 am,
temperature icon 7°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Musika udalekuetan izena emateko epea zabalik Amorebieta-Etxanon

Udalekuak 2024 eta Gauero Udan udalekuez gain, Amorebieta-Etxanoko Udalak Musika Udalekuak ere antolatu ditu, azken hauek 6 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta (2010-2018 urte bitartean jaioak).

Musika Udalekuak uztailaren 8tik 12ra ospatuko dira, goizeko 09:00etatik 17:00etara. Izen ematea, ordea, dagoeneko zabalik dago, apirilaren 21a bitarte. Horretarako, interesdunek ondorengo esteka bete behar dute. Plaza mugatuak direnez, izen-emate ordena errespetatuko da eta lehentasuna izango dute Amorebieta-Etxanoko egoiliarrek.

ORDAINKETA

Plazen esleipena apirilaren 26ean komunikatuko da email bidez eta behin baieztapena jasota, ordainketa maiatzaren 1tik 12ra egingo beharko da (85€ jantokia barne). Epea igarotakoan, konfirmazioa eta ordainketa egiten ez badira, plaza galduko da.

Informazio gehiago hemen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu