Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
11:25 am,
temperature icon 14°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

Garaiko X. Landara eta Lorazaintza Azoka berezia 21ean egingo da

Garaiko Udalaren eta Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen eskutik, Garaiko X. Landara eta Lorazaintza Azoka egingo da datorren apirilaren 21ean. Orain dela hamaika urte sortu zen azoka honek izan duen arrakasta handiari lotu nahi zaio aurten betetzen den hamargarren edizioa ere, giro jator eta herrikoiz blaituta, landara eta lorazaintza arloan aritzen diren herriko zein kanpoko zaleen topalekua bikain honetan.

Apirilaren 21ean, Garaiko herrira gerturako diren landare eta loreen zaleek Euskal Herri osoko mintegietako landare-loreak, lorezaintzako lanabesak eta baserriko tresnak ikusteko eta erosteko aukera izango dute. Gainera, mintegi eta lorezaintza-enpresetako arduradunek produktuen ezaugarri zein horien beharrizanen berri emango diete erosleei bertatik bertara.

Hona hemen Garaiko X. Landara eta Lorazaintza Azokan ikusgai eta erosgai egongo diren produktuak:

  • Landare apaingarriak, zuhaixkak, kaktusak, landare haragijaleak, ortuko hazi eta landare ekologikoak (Euskal Herrikoak), landare txikiak, lorezaintzako lanabesak, egurra eta loreak uztartzen dituzten artisauak, eta baserriko tresnak, besteak beste.

Bestalde, eskualdeko 4 baserritarrek Durangaldeko baserriko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera eskainiko dute. Azokan, gazta, baserriko ogia, gozoak, taloa, sagardoa, txakolina, garagardoa eta kontserbak izango dira.

Aurtengo urtean ere erosketetarako zaindegi edo kontsigna zerbitzua egongo da.  Azokazaleek erosketak zaindegi batean gorde ahalko dituzte azoka giroaz gozatzeko eta, etxera joateko momentuan, hasieran eman zaien tiketa erakutsita bueltatuko diete erosketa. Azokaren eremuan, erosketak zaindegira eramateko laguntzaileak egongo dira.

Zerbitzu hau erabiltzen duten guztien artean, Durangaldeko ekoizleen produktuen otzara bat zozketatu egingo da. Zozketaren irabazleak Durangaldeko ekoizleen “ETARTIE” dendan jasoko du otzara baserritar baten eskutik.

Apirilak 21ean egingo den Garaiko X. Landara eta Lorazaintza Azoka goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 15:00ak arte egongo da zabalik. Eguraldiak lagunduko ez balu, Garaiko frontoi estalian egingo da azoka.

Azokaren esparruak musika doinuz girotuko dira eta, horrez gain, Garaira hurreratzen den jendearentzako gune aproposa egokitu da egun zoragarria izan dezan. Guztira, 18 ekoizlek, artisauk, landare edo lorezaintza enpresek parte hartuko dute azokan, euren produktuak zuzenean saltzen, besteak beste:

  • Hamabi landare/lore enpresa: lorategiak, lore apaingarriak,
    fruta landarak, ortuko landareak, fruitu txikiko landareak…
  • Lanabes enpresa bat: makinak, eskuko tresnak…
  • Egurra eta loreak uztartzen dituen artisau bat
  • Gaztagile bat
  • Txakolin eta sagardo ekoizle bat (Talo postua)
  • Okin eta gozogile bat
  • Kontserben prestatzaile eta garagardo ekoizle bat

Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapeneko Alkarteak aipamen berezia egin nahi die antolakuntza aurrera eroateko xedez lan eskerga egiten duten eragile guztiei: San Migel Garaiko Nagusiei, Udaleko lantaldeko beharginei eta herriko boluntarioei, aurreko egunetan eta, bereziki, azokaren egunean egiten duten lanagatik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu