Igandea,
2024ko Abenduak01

MugaKultura

loader-image
Durango
9:48 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Apirilaren 30era egongo da Elorrioko Iturrin trans pertsonen testigantzekin osatutako argazki galeria

Apirilaren 30era egongo da Iturri Kultur Etxean trans pertsonen testigantzekin osatutako argazki galeria. Hemendik eta ekainera arte LGTBIQA+ pertsonak ikusarazteko ekintza ugari egingo dira.

ARGAZKIA · Elorrioko Udala

Heteroarautik urruntzen diren pertsonen eskubideak aldarrikatzeko mugarri ugari dituen urtaroa da udaberria, eta, horregatik, Berdintasun sailak hor jarriko du fokua datozen aste eta hilabeteetan. Martxoaren 31n, esaterako, Trans ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna da. Azkenaldian lege garrantzitsuak onartu dira transei beren herritartasuna guztiz egikaritzea eragozten dieten eskubideak balioesteko, defendatzeko eta oztopoak kentzeko. Lege horiek aurrerapauso handia dira berdintasunerantz eta justizia sozialerantz egin beharreko bidean, eta LGTBI+ pertsonen gaineko jendarte-ikuskeraren aldaketa sendotzea ahalbidetzen dute.

Hain zuzen, helburu bera dauka Iturri Kultur Etxean instalatu berri duten Ni Naiz Naizena erakusketak. Izen bera daraman webseriean inspiratuta dago, zeinetan egunerokoan aurre egin beharreko erronkak eta zailtasunak ezagutzera eman nahi dituzte trans* pertsonen esperientziak kontatzen diren.

Atalak grabatu bitartean, argazkiak atera zizkieten Nere Falagan eta Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova) argazkilariek protagonistei, argazkietan dituzten keinu, jarrera eta gorputz-adierazpenaren bidez haien nortasuna islatzeko.

Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek elkarlanean

Webseriea eta argazki erakusketa Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek elkarlanean sortutako gizarte eraldaketarako hezkuntza-prozesu baten parte dira. Bi elkarte gipuzkoarrek giza eskubideen alde egiten dute lan, besteak beste, LGTBI+ pertsonen benetako berdintasunaren alde, bai tokiko mailan, baita Latinoamerikako hainbat herrialdetan ere.

Hala, proiektuak Trans* pertsonek egunerokoan bizi izan eta bizitzen dituzten egoerak ezagutaraztea bilatzen du, bai Latinoamerikan, bai espainiar Estatuan. Egoerok ezezagunak baitira pertsona askorentzat eta surrealistak irudi lekizkieke.

Aitzole Araneta, Eder Iturralde, Alice Diaz, Victor Viruta, Graham Bell Tornado, Victor, Josebe Iturriotz eta Fergie Barahona giza eskubideen defendatzailea dira Ni Naiz Naizena argazki erakusketari aurpegia jartzen diotenak.

Kanpainaren jarraipena

Udaberriko LGTBIQA+ kanpainarekin jarraituz, hurrengo mugarria apirilaren 26an kokatzen da. Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Eguna da, emakumeek generoagatik eta sexu-orientazioagatik jasaten duten diskriminazio bikoitza ikusarazteko eguna.

Ildo beretik, maiatzaren 17an LGTBI+fobiaren aurkakoa Nazioarteko Eguna izango da, eta Elorrioko ikastetxeek Hezkidetza kalera proiektuaren baitan ekimen indartsu bat egingo dute.

Bukatzeko, ekainaren 28ko Sexu-askatasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Batukimba Drag ikuskizuna etorriko da Elorriora. Gainera, ekainean ere kirol munduan homofobiaren kontrako tailerra garatuko da.

Kartela (PDF 3,24MB)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu