Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
10:13 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Jon Ander Ramosek goiza emango du bihar Lehen Hezkuntzako ikasleekin Durangoko herriak pairatutako bonbardaketaz berriketan

Ohartu gabe udaberrian sartzearekin batera gogora ekartzen dugu berriro orain 87 urte gure herriak pairatutako sarraskia. Udalak antolaturiko programazioaren barruan bihar, asteazkena, Kurutzesantu museoan Jon Ander Ramos Martínez-ek (UPV/EHU) goiza emango du Lehen Hezkuntzako ikasleekin Durangoko herriak pairatutako bonbardaketaz berriketan. Dagoeneko sei bat urte dira ekimen honekin hasi zuela, eta bertan gertaera lazgarri horiek testuinguruan jartzeaz aparte, gaztetxoekin partekatzen ditu zenbait kontu. “Oso esperientzia aberasgarria da, benetan. Gazteak Aztarnak bideoa ikusi ondoren ezin dute sinistu eurek egunero ibiltzen diren kaleetan halakorik gertatu izana”, adierazi du. 

Ramos Martinez historialaria 2015. urtean Aztarnak ibilbideari forma emateaz arduratu zen. Durangoko Turismo bulegorako egindako lan hau, eskualdean aitzindaria izan zen. Gerra gertaera lazgarri hauek gizartearatzeko baliogarria izan den ekimena. Gerora, lan horretatik abiatuta eta material hura aprobetxatuz bideoa, eta beste zenbait ekimen etorri dira.

Era berean historialari durangarra, Laumunarrieta elkartearekin batera, Elorrioko herriak egun berean pairaturiko bonbardaketa ezagutarazteko helburuarekin, Ondarrak ibilbide gidatua martxan jarri zuten 2017. Urtean, Elorrioko Udalaren dirulaguntzarekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu