Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
6:01 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Basoen Nazioarteko Egunaren harira, bertoko haritzak banatuko dira elorriarren artean

Martxoaren 21ean ospatuko da eguna eta Elorrioko Udalak, Elorrio – Atxondo Baso Biziak elkartearen laguntzarekin, Quercus robur zuhaitza eskuratzeko aukera emango du​.

close up picture of the sapling of the plant is growing

Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Elorrioko Udalak, bertoko zuhaitzak banatuko ditu

hiritarren artean. Zuhaitzak Bizkaiko Foru Aldundiak emandakoak dira, eta Quercus robur (bertoko haritza) espezie autoktonoa da banatuko dena, mundu mailan 2024ko martxoaren 21ean ospatzen den ekimen horrekin bat egiteko.

Landarea eskuratzeko, izena eman beharko da martxoaren 18a baino lehenago hemen.

BALDINTZAK

Baldintza batzuk bete behar dira, besteak beste, Elorrion erroldatuta egotea. Pertsona bakoitzak bost landare jasoko ditu gehienez, 50 zentimetroko tamainakoak eta sustraietan arrabolarekin. Zuhaitzak agortu arte hartuko dira izenak, eta ez da zuhaitzik emango izen-ematea egiten ez bada.

Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeaz gain, ekimenarekin elorriarrak sentsibilizatzea ere lortu nahi da, eta zuhaitzek ematen dizkiguten onura ugariez kontzientziatzea. Zuhaitzen banaketa Bizkaiko Foru Aldundia egiten ari da Europako Gizarte Funtsen barruan, Europar Batasunak finantziatuta.

Informazio gehiago jasotzeko, idatzi ingurumena@elorrio.eus​ helbidera edota deitu 946 57 08 14 telefonora.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu