Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
3:18 am,
temperature icon 6°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Elorrioko Lourdesko Ama ikastetxea haur leuzemiaren ikerketaren alde

HEZKUNTZA ELORRIO

· ‘Uno entre cien mil’ fundazioak proposatutako lasterketa Elorrio herrira zabaldu zuen

Elorrioko Lourdesko Ama Ikastetxeak aurreko ostiralean, martxoak 1, goizeko 10:45etatik 11:15etara lasterketa solidarioa antolatu zuen hiribilduaren alde zaharrari hiru buelta emanez. Eskolako ikasle guztiek, LH 1etik DBH 4ra, parte hartu zuten, gaiari buruzko informazioa jaso eta landu ostean.

Ekintzan zehar jaso zen euro bakoitza gaixotasun honi aurre egiteko lau minutuko ikerketa aukeraren baliokidea izango da.

Eskolatik jakinarazi diguten moduan: “Ikasleak akademikoki konpetenteak izateaz gain, guretzat oso garrantzitsua da Gizartean dauden arazo eta zuzengabekerien aurrean, jende konprometitua sortu eta izango duten etorkizuneko errealitate hain aldakorraren kontzientzia hartzea”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu