Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
12:00 am,
temperature icon 8°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

‘Cabeza y Corazón’ pasako da Amorebietan, filmaren zuzendariaren eta Agurtzane Egiluz jokalariaren parte-hartzearekin

Asteartean, martxoak 5, kirolak eta zinemak bat egingo dute Zornotza Aretoan Ainhoa Andrakak eta Zuri Goikoetxeak zuzendutako «Cabeza y Corazón» dokumentalaren emanaldiarekin. Ekitaldi berezi hau 20:00etan hasiko da eta ikus-entzunezkoa ikusteaz haratago, dokumentalaren zuzendariek eta Agurtzale Egiluzek, gurpildun aurkiko saskibaloiko talde nazionaleko jokalariak, solasaldia eskainiko dute, filmaren inguruan sakontzeko.

«Cabeza y Corazón» dokumentalak gurpildun aulkiko saskibaloiko emakumezkoen selekzioak 1992an Bartzelonako olinpiada paralinpikoetan izandako parte-hartzea du abiapuntu. Kirol modalitate honetan izan duten parte-hartze bakarra izan zen hura eta orduan ez zuten sailkapenik lortu behar izan, herri anfitrioi gisa lortu baitzuten postua. Orain, 24 urte beranduago, irrika eta pertseberantzia uztartzen dituen dokumental honek, Joko Paralinpikoetara sailkatzeko taldeak egiten duen bidaia jasotzen du. Nazioarteko beste talde batzuekin alderatuta baliabide gutxiago izan arren, kirolari taldeak inplikazio eta dedikazio eredugarria erakusten du sailkapena lortzeko.

Proiekzioa Amorebieta-Etxanoko zine klubaren zikloaren barruan kokatzen da. Ziklo honetako filmak Lara Izagirre zuzendariak berak aukeratzen eta «Cabeza y Corazón» pelikulaz gain, ospe handiko beste hainbat zuzendari eta filme jaso ditu, hala nola, Iratxe Fresneda eta «Tetuán» filma edo Estibaliz Urresolaren «Cuerdas» film laburreko protagonistak, 2023ko Goya sarietarako izendatua eta 2022ko Film Labur Onenaren Forque saria irabazi duena.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu