Asteazkena,
2024ko Urriak16

MugaKultura

loader-image
Durango
9:29 am,
temperature icon 19°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 52 Km/h

Arrakastatsua izan da 40 Minutu Rocken zortzigarren edizioa

40 MINUTU ROCK

Landako Gune koloretsu, distiratsu eta, batez ere, aldarrikatzailea eraiki zuten milaka lagunek larunbatean, 40 Minutu Rocken zortzigarren edizioan. Goizeko 11:00etatik goizaldeko 02:30ak arte, lanerako zein gozamenerako batu zirenek aldarri zuzen eta argiak oihukatu zituzten. Egun osoan uztartu ziren musika genero desberdinek entzule mota desberdinak ere elkartu zituen. Milaka ahots, aldarri zuzen eta argiak oihukatuz. Horrela adierazi zuten ekitaldi nagusian. Bertan, Zaballako euskal preso baten mezua entzun ahal izan zen, eta ozen oihukatu zuten ekitaldiko hizlariek: “Azken euskal preso, iheslari edo deportatua etxean izan arte borrokan jarraituko dugu!”.

40 MINUTU ROCK.

Gozamenerako eguna bazen ere, ez zen guztia positiboa izan. Izan ere, eraso sexista bi salatu ziren. Antolakuntzak eraso hauekiko atsekabea eta haserrea adierazi zuen: “Espazio seguruak eraikitzeko bidea egiten ari gara, eta bide horretan jarrera matxista, transmaribibollofobo, arrazista eta bestelakoek ez dute inongo espaziorik!”

40 MINUTU ROCK

Palestinarekiko elkartasuna

Ekitaldiarekin batera, 40 Minutu Rockek argi utzi zuen elkartasun jaialdi batek hainbat aldarriri erantzun behar diela. Tamalez, badira hainbat aldarri oholtzan gainean jarri beharrekoak, eta horietako bat da Palestinaren borroka. Israelen genozidioa salatu eta palestinar herriari indar mezuak helarazi zizkien bai oholtza gainetik bai oholtza behetik. Une hunkigarria sortu zen, hainbat kidek “Ibaitik itsasora, Palestina libre izango da” esaldia zioen pankartari helduta oholtzaratu zirenean eta ikus-entzuleek bandera palestinarrak goian Palestinaren aldeko oihuak aireratzen. Mezuak musikara ekarrita, horrenbeste espero zen DAM taldearen kontzertua ailegatu zen, eta aldarrien eta musikaren uztartzearen adibide garbia plazaratu zuen DAMek

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu