Asteazkena,
2024ko Abenduak11

MugaKultura

loader-image
Durango
1:56 pm,
temperature icon 7°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

‘Bizkarsoro’ filma Zornotza Aretora helduko da ostegunean

KULTURA AMOREBIETA-ETXANO

Bizkarsoro filma Zornotza Aretora helduko da ostegunean. 20:15etan hasiko da Josu Martinezek zuzendutako eta idatzitako fikziozko luzemetraia euskalduna.

SINOPSIA

Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro.

Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak.

1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.

Existitzen ez den herri batean, bost istorio erreal, 1914tik 1982ra gertatuak, ahozko lekukotasunetan eta idazleen testuetan oinarrituak. Haietan barna, XX. mendean zehar Ipar Euskal Herriko herri ttipi batek bizitako aldaketa sozialak agerian. Hizkuntza baten erroizte eta urrentzea. Eta bizirauteko borroka.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu