Asteartea,
2024ko Maiatzak07

MugaKultura

loader-image
Durango
5:57 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 23 Km/h

Komiki sail berria estreinatu dute Elorrioko udal liburutegian

Helduen zein ume eta gaztetxoen liburutegietan sail berria izango dute aurrerantzean: Komikiteka. Orain arte ere liburutegian askotariko komikiak aukeratu ahal izan dira, eta, orain, horiek modu erosoan ikusi eta aukeratzeko altzari bereziak egokitu dira.

Azken urteetan komikien maileguak nabarmen egin du gora. Hori dela eta, lehen kokatua zeuden bezala zaila suertatzen zen ale bakoitza identifikatzea, bizkarrez ordenatuak baitzeuden apaletan. Altzari berri hauetan irudidun aleen azalak aurrez jarrita aurkezten dira, eta liburutegian ziur daude bertara hurbiltzen den orok aurkikuntza politak egingo dituela.

KOMIKI EGUNA

Horrekin batera, datorren martxoaren 17an Komikiaren Eguna ospatuko dela eta, data aprobetxatuz, elorriar guztiak gonbidatzen dituzte Komikiteka berria ezagutzera. Izan ere, egun berezi horren biharamunean komiki sorta baten zozketa egingo dute, martxoaren 1etik aurrera komikiren bat mailegatzen duten irakurleen artean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu