Igandea,
2024ko Maiatzak12

MugaKultura

loader-image
Durango
12:39 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 50 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Ferixa Nausikoak 2024 jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da Elorrion

Abuztuaren 31tik irailaren 8ra ospatuko dira aurten Elorrioko jaiak, Ferixa Nausikoak 2024, eta dagoeneko parte hartu daiteke jaiok iragartzeko kartel lehiaketan. Elorriarrei zein diseinu lanak gustuko dituen edonori zuzendutako lehiaketa da, eta irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du.

Udalak interesa duen pertsona oro animatu gura du irudimena eta sormena aske utzi eta lehiaketan parte hartzera. Partaide bakoitzak nahi duen teknika erabili eta nahi beste kartel aurkeztu ahalko ditu, baldin eta kartelok beste lehiaketaren batean sarituak izan ez badira.

Kartelean ezinbestean honako testua agertu beharko da: Ferixa Nausikoak 2024 – Elorrio – abuztuak 31-irailak 8. Halaber, 70/50 cm-ko neurria izan beharko du. Formatuari dagokionez, soilik euskarri digitalean aurkeztuko da; Photoshop programarekin bateragarria den formatu batean.

Lehiaketan parte hartzeak berarekin ekarriko du oinarri guztiak erabat onartzea.

Eta oinarrietan zehazten den moduan, ez dira onartuko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen artikuluak betetzen ez dituzten lanak, zehazki, sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerrarazteari dagokiona (3.6. art.) eta komunikazio ez-sexistari dagokiona (18.4. art.).

Parte-hartzea

Kartelak dagoeneko bidali daitezke eta epea 2024ko maiatzaren 24ko 23:59an amaituko da.

Kartel proposamenak Elorrioko Udaleko HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzuan edo telematikoki www.elorrio.eus helbidean dagoen plataformaren bidez aurkeztuko dira, formatu digitalean.

Horrekin batera, honako datuak jasoko dira: egilearen izena, bi abizen, helbidea, e-maila, harremanetarako telefono zenbakia eta kartelaren izenburua. Udalak parte-hartzaileen anonimotasuna bermatuko du epaimahaikideen aurrean.

Aurkeztutako lan guztiak Iturri Kultur Etxeko sarreran eta Elorrio.eus-en ikusgai egongo dira ekainaren 3tik 14ra arte, eta halaber, bozketa publikoa irekiko da. Epaimahaikide tekniko batek aukeratuko du kartel irabazlea, beti ere, herri-epaimahaikideen botoak kontuan hartuta. Irabazlea ekainaren 19an emango da jakitera, Udalaren webgunean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu