Jenni Alvarado durangarraren ‘Arketipoak’ erakusketa Arte eta Historia Museoan martxoaren 17ra arte
KULTURA DURANGO
Arketipoek kultura desberdinetan errepikatzen diren giza ezaugarri oinarrizko edo konplexuak ordezkatzen dituzte. Jenni Alvaradore artistaren margolanetan esate baterako, maskara gorriak lotsaz edo amorruaz mintzo dira, baina badaude hain argi zehaztu ezin dituen alderdi inkontzienteen irudikapen sinbolikoak ere.
Material folklorikoa oinarri duen ‘Arketipoak’ erakusketa bihartik aurrera, dago ikusgai Durangoko Arte eta Historia Museoan, martxoaren 17ra arte. Koloretako begiztak, oihal estanpatuak, objektu zeramikoen errepikapena, sokak, kordoiak edo ehun desberdinak erabiliz sortu ditu lanak Alvaradok, eta horiek guztiek “artefaktu eskultorikoak, maskarak edo kapelak sortzen ditu, geroz eta konplexutasun eta lanketa handiagokoak”.
Informazio gehiago hemen.