Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:51 am,
temperature icon 8°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak gazte eta helduentzako ipuin laburren lehiaketa antolatu du lehen aldiz

KULTURA AMOREBIETA-ETXANO

Amorebieta-Etxanoko Udalak Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du aurten, ‘Amorebieta-Etxanoko I. Ipuin Laburren Lehiaketa’ abiaraziz, euskarazko ipuin laburren lehiaketaren lehen edizioa. Lehiaketa gazteei zein helduei dago zuzenduta, eta helburua da gazte eta helduen artean euskaraz idazteko eta irakurtzeko zaletasuna piztea.

Parte hartzeko epea

Horrela, Udalak parte hartzeko gonbitea luzatu die zornotzar interesdunei; azken eguna 2024ko apirilaren 8a izango da. Lehiaketa bi kategoriatan banatzen da: bata 16 eta 22 urte bitarteko idazle gazteei dago zuzendua; eta bestea 23 urtetik gorako helduei. Era berean, oinarrietan adierazten den bezala, gogorarazi du lehiaketara aurkeztutako lanek originalak, argitaratu gabeak eta euskaraz idatziak (batuaz edo bizkaieraz) izan behar dutela; horrez gain,  ez dute 3.000 karaktere baino gehiago izan behar, espazioak, izenburua eta antolatzaileek emandako berariazko hasiera barne.

Lanak A4 formatuan aurkeztu behar dira, lerroarte bikoitzarekin eta Arial letra-tipoarekin edo antzekoarekin, 12 tamainakoa gehienez. Gutun-azal itxi batean sartu behar dira, identifikazio pertsonalik gabe, baina zer kategoriatara aurkezten den adierazita; gutun-azal horren barruan, obrarekin batera, gutunazal txikiago bat sartu beharko da, egilearen datuekin: izen-abizenak, telefono-zenbakia, posta elektronikoa eta NANaren kopia. Herritaren Arreta Zerbitzuan entregatu daitezke lanak, Udalean zein Zelaietan; era berean, Udalera era bidali daitezke, posta arruntez.

Epaimahai espezializatua

Euskara Saileko eta Udal Liburutegiko teknikariek osatutako epaimahai espezializatu batek ebaluatuko ditu lanak. Kategoria bakoitzeko irabazleek tokiko produktuen saski bana jasoko dute, eta ipuin onena Udalaren webgunean eta tokiko komunikabideetan argitaratuko da. Sari banaketa ekitaldia 2024ko apirilaren 23an egingo da, Liburuaren Nazioarteko Egunean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu