Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
8:08 am,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

ZUOK · Amorebietako Udalak gazteekin batera programak, proiektuak eta zerbitzuak garatzeko abian jarri duen ekimen berria  

Amorebieta-Etxanoko Udalak, herritarren parte-hartzea sustatzeko eta herritarren ahotsak entzuteko konpromisoan, ZUOK izeneko ekimen berria aurkeztu du gaur. Proiektu hau Arkalaz estrategiaren barruan dago, eta bere helburu nagusia da Amorebieta-Etxanoko gazteak herriaren garapenean eta etengabeko hobekuntzan aktiboki parte-hartzea.

 

Ainhoa Salterain alkateak, Koldo Bilbao Kultura, Kirol eta Herritarren Segurtasuneko zinegotziarekin batera, prentsaurrekoan azaldu ditu ekimen honen nondik norakoak: “ekimen honen helburua da zornotzar gazteekin komunikazio eta parte-hartze kanal zuzena izatea. ZUOKekin, espazio bat ireki nahi dugu, non 20 eta 28 urte bitarteko gazteek beren kezkak, nahiak eta proposamenak askatasunez adierazi ahal izango dituzten, Amorebieta-Etxano bizitzeko leku are hobea izan dadin”.

Salterainek azaldu duenez, proiektu honek aldaketaren partaide aktibo izatera gonbidatzen ditu udalerriko gazteak, eta beren inguruneari eta etorkizunari eragiten dieten erabakietan eragin zuzena izateko aukera eskaintzen die: «herritarren sektore honen iritziak eta beharrak entzutearen eta baloratzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu Udaletik, beren interesak islatzen dituzten eta ongizate osoa lortzen laguntzen duten politikak eta ekintzak aurrera eramateko».

Gazteak, prozesuaren parte

Koldo Bilbaok, bere aldetik, azpimarratu du ZUOK bat datorrela Amorebieta-Etxanoko gazteriarekin batera aurrera egiteko helburuarekin, haiek prozesuan parte hartzeko nahiarekin: «gazteak entzunak senti daitezen nahi dugu, jakin dezaten haien ahotsak balio duela eta garrantzitsua dela esateko dutena; Amorebieta-Etxanoko aldaketaren eragile izatea nahi dugu».

Horrela, eta Ainhoa Salterainek aurreratu duen bezala, Amorebieta-Etxanoko Udala parte hartzeko prest dauden 20 eta 28 urte bitarteko gazteen bilaketa aktiboan ari da: “urteetan zehar, gazteentzako hainbat programa abiarazi ditugu, baina urrats bat harago joateko unea dela uste dugu. Gure ekintzaren bihotzean kokatu nahi zaituztegu, ZUOK ekimenaren bidez, zuekin batera, benetan ordezkatzen zaituzteten eta zuen beharrak eta nahiak asetzen dituzten proiektu, programa edo zerbitzuak landu nahi ditugu».

Horrela, Bilbaok azaldu du: «ZUOKek parte-hartze aktiborako bidea irudikatzen du, bost lan-saiotan egituratuta. Gazteentzako funtsezkoak diren arloak jorratuko ditugu, hala nola, aisialdia, emantzipazioa, formakuntza, enplegua, eta beraiek proposatutako beste edozein gai. Saio horiek Zelaieta Zentroan egingo dira, larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara, egun hauetan:

  • Otsailaren 24a
  • Martxoaren 16a
  • Apirilaren 27a
  • Maiatzaren 18a
  • Ekainaren 15a

Bilbaok azpimarratu du Udalaren helburua dela, saio horien amaieran, benetan ezarriko diren bizpahiru proiektu zehaztea dela: «25 eta 30 gazte arteko talde anitza eta adierazgarria osatuko dugu. Hautaketa generoa, adina, bizilekua, kultura-jatorria eta ikasketa-maila bezalako irizpideen arabera egingo da. Hau da, aurkezten ari garen ekimen honetan aukera izango duzue zuen ahotsa plazaratzeko eta Amorebieta-Etxano inklusiboago batean eragiteko, zuen beharretara egokituagoa. Gainera, parte hartzen dutenei, prozesu honetan erakutsitako konpromisoa eta parte-hartze aktiboa aitortu nahi diegu. Horregatik, guztira 500 €-ko konpentsazioa eskainiko diegu, bertaratzen dire saio bakoitzeko 100 € emango zaizkie «.

Aurkezpena Amaitzeko, Bilbaok azpimarratu du gazteak animatu nahi dituela aurrerapauso bat ematera eta mugimendu eraldatzaile horren parte izatera: «izena eman dezakezue horretarako udal webgunean jarri dugun formularioaren bidez edo zuen datu pertsonalak zuok@amorebieta.eus helbidera bidalita. Gogoratu izena emateko epea otsailaren 16an itxiko dela».

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu