Igandea,
2024ko Maiatzak12

MugaKultura

loader-image
Durango
12:21 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

DURANGO · Euskara ikasteko AISA ikastaroetan izena emateko epea otsailaren 14an amaituko da

Etorkinentzako hizkuntza-harrerako AISA ikastaroen helburua euskara ikasten hastea da. Ikastaroa 16 urtetik gorako eta euskararekin harremanik izan ez duten etorkinei zuzenduta dago.

AISA ikastaroaren helburua da etorkinek euskal gizartea, hizkuntza eta kultura ezagutzea, eta euskara ikasteko lehen urratsak ematea gai motibatzaileen eta egunerokoen bidez, hala nola agurrak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, merkatua… Egiten diren ariketek gai horien hiztegia izango dute ardatz nagusiki, baita hizkuntzaren oinarrizko ulermena ere (kaleetako errotuluak, kartelak…).

Ikastaroak 60 orduko iraupena izango du guztira, eta doakoa izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, Durangoko Udaleko Euskara Sailera jo daiteke. Izena emateko epea otsailaren 14an amaituko da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu