Larunbata,
2024ko Maiatzak11

MugaKultura

loader-image
Durango
10:47 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Badatoz Elorrioko inauteriak, musika, dantza eta mozorro lehiaketa dibertigarriekin

Inauteri koloretsu eta musikaz betetakoak antolatu dira beste behin Elorrion. Zapatu eguerdian ekingo diete egitarauko ekitaldiei, 12:30erako Fanfarrixo txarangaren kalejirarekin. Arratsaldean disko-festa dago deituta, 18:00etan hasita. Lehen ordu eta erdian haurrek hartuko dute protagonismoa, eta, ondoren, 22:00ak arte, publiko guztiak gozatzeko moduko abestiak dantzatu ahalko dira.

Elorrioko tabernarien ekarpenari esker, ohiko mozorro lehiaketa egingo da. Lehenengo sariak, umeenak, 18:00etan banatuko dira plazan, eta helduenak, berriz, Portalekuan, gauerdi partean.

Hiru egun pasa eta gero itzuliko da Aratuste giroa, asteartean, noski. Herriko ikastetxeetako neska-mutilek ikuskizunak eskainiko dituzte plazan goizaldean: 10:30ean, Maria Bitarteko, Lourdes ikastetxea eta Txintxirri Ikastolako haurren txanda izango da, eta 11:45ean, Herri Eskolakoena. Gainera, 10:30etik 13:00etara bitartean Txiki-Larima disko-festa ere garatuko da.

Arratsaldean, La Esperanza elkarteko kideek txokolate beroa banatuko dute, 18:15ean, eta, ordu laurden geroago, Luhartz taldeak erromeria emanaldia eskainiko du. Elorrioko Udalak eskerrak eman nahi dizkie egitaraua osatzen lagundu duten elkarte eta ikastetxe guztiei.

Programa (PDF 1,37MB)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu