Larunbata,
2024ko Maiatzak11

MugaKultura

loader-image
Durango
2:02 pm,
temperature icon 27°C
Humidity 30 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Berrizko Udalak arteari eta ahalduntzeari buruzko tailer berri bat emango du

Berrizko Udaleko Berdintasun Arloak, Olakueta Etxearekin eta Zabaltzen-Sarturekin elkarlanean, ‘Eta zuk, emakume… Zer adierazi nahi duzu?’ tailerra antolatu du. Horren bidez, emakumeen ahalduntzea bultzatu nahi da, artearen eta sormenaren bidez. Kulturarteko eta elkarlaneko jarduera da, martxoaren 8ko programazioaren barruan kokatzen dena, eta hainbat kulturaren ezagutzan sakontzeko balioko duena, beste herrialde batzuetatik iritsitako emakumeen integrazioa eta harrera erraztuz.

Hiru saio izango dira (otsailaren 19an eta 26an, 10:00etatik 12:00etara eta martxoaren 4an, 10:00etatik 14:00etara). Saio horietan, Femgarabat grafikari feministak artea berdintasunetik ulertzeko hainbat gako eskainiko ditu, eta pankarta kolektibo bat margotuko da nahiak, iradokizunak edo kexak aldarrikatzeko. Lana Berrizko hainbat lekutan erakutsiko da martxoan zehar.

Elkarlanean lan egingo da, eta ez da beharrezkoa marrazketan esperientzia izatea, sormenarekin eta beste emakume batzuekin konektatzeko eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez.

Izen emateak

Tailerra zabalik dago interesa duen edozein emakumerentzat eta doakoa da. Izen-ematea 946824525 telefonoaren bidez, Whatsapp 603837471 edo berdintasuna@berriz.eus posta elektronikoaren bidez egin daiteke.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu