Igandea,
2024ko Maiatzak12

MugaKultura

loader-image
Durango
12:54 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 50 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Berrizko inauteriak ospatuko dituzte ostiralean eta larunbatean

Abadiñoko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu otsailaren 9an eta 10ean Inauteriak ospatzeko, batez ere umeei eta familiei zuzendutako proposamenekin, baina baita bazkari herrikoia (Maleta siku) eta gaia laurogeiko hamarkada izango duen mozorro festa ere.

Inauteriak ostiral arratsaldean, hilak 9, hasiko dira, bi agertoki nagusitan. 16:30ean, txokolatada eta Xaibor-en eskutik etorriko den diskofesta –17:00etatik 18:30era– izango dira Traña plazan, Traña-Matiena H.E.-ko IGEak antolatuta. Ordu beraren inguruan, 15:30etik aurrera, eta Zelaieta Eskolako IGEak eta Katalamixon Aisialdia Elkarteak antolatuta, diskofesta eta kareta tailerra programatu dira Probalekuan. Larunbatean, hilak 10, trikilitariak izango dira Trikilekuren eskutik Zelaietan, 12:00etatik 14:00etara. 14:30etik aurrera, Maleta siku herri bazkaria izango da Probalekuan.

Horretarako lekua erreserbatu beharko da, lekua mugatua delako –sarrerak Errota Kultur Etxean eta Mediatekan–. 17:00etatik 19:00etara “Granujas a todo ritmo” txarangak Zelaieta girotuko du.
19:30etik aurrera musika Traña Plazara iritsiko da Disko “F” Sound-en eskutik eta jaien itxiera Isiotu Kultur Elkartean izango da, gaia laurogeiko hamarkada izango duen jaialdiarekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu