Ostirala,
2024ko Uztailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:33 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Zornotzarrak hika eta noka ikasi eta praktikatzera animatu ditu Udalak

EUSKARA AMOREBIETA-ETXANO

Amorebieta-Etxanoko Udalak hitanoa lantzeko taldea jarri zuen martxan 2022an, herritar batzuek eskatuta. Ordu eta erdiko zazpi saio izan ziren, otsailetik maiatzera, eta taldeak hurrengo ikasturtean ere ekitea erabaki zuen. 2022-2023 ikasturtean, talde bi sortu ziren, horietako bat noka lantzeko, beren-beregi. Ekimenak aurrera egin du, eta 2023-2024 ikasturtean 24 lagunek osatutako taldea dago. Bi saio egiten dira hilean; bata, teorikoa; eta bestea, praktikoa, hilaren azken ostegunean, pintxo-poteoan praktikatzeko.

Proiektu horren ondorioa izan da Udalak herritarren postontzietara helarazi duen Amorebieta-Etxanoko hitanoa diptikoa. Horren helburua da herritar guztiek hitanoa ikasten hasteko aukera izatea: “beraz, ekin hika eta noka ere bai!”

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu Udaleko Euskara Sailera: 94 630 00 02 telefono zenbakia (1300 eta 1301 luzapena), edo idatzi e-posta honetara: euskara@amorebieta.eus

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu