Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
4:43 am,
temperature icon 18°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Durangoko Museoak erakusketa amaiera ekitaldi berezia egingo du igande honetan Agustin Ibarrola omentzeko  

Durangoko Arte eta Historia Museoak Agustin Ibarrolaren Papera ardatz erakusketaren amaiera ekitaldi berezia egingo du igande honetan (urtarrilak 28), artista handi honi merezitako omenaldia egiteko helburuarekin. Erakusketaren itxiera ekitaldia 12:00etan izango da. Azaroaren 17an hil zen margolari eta eskultorea, eta bere heriotza zela eta, azaroaren 18tik zabalik dagoen bere azken erakusketaren inaugurazio ekitaldia ez egitea erabaki zuen museoak.

Agustin Ibarrola.

Igande honetako amaiera ekitaldian Mireia Elkoroiribe alkateak hartuko du hitza lehenik, eta ondoren erakusketaren komisarioak eta artistaren semeak, Irrintzi Ibarrolak erakusketa aurkeztuko du. Gainera, Aritz Lasarguren dantzariak artista omentzeko emanaldia eskainiko du txistulari batek lagunduta. Ekitaldia lunch batekin amaituko da.

Kultura zinegotzi Jon Sergiok gogorarazi du Papera ardatz erakusketa «aukera bikaina» dela Agustin Ibarrolak paperean egindako lanez gozatzeko. Garazi Arrizabalaga Arte eta Historia Museoko zuzendariak, bere aldetik, «Ibarrolaren koloreak bere koloreak» direla nabarmendu  du: «Agustin Ibarrolaren lanak identifikatzeko gai gara, kolorea nola aplikatzen duen soilik kontuan hartuta. Bere pintzelkadengatik. Durangoko Arte eta Historia Museoan jasotzen diren paperezko artelanetan, brotxakaden, frottageen eta delineatuen bidez, Agustin Ibarrolak paperaren gainean inprimatzen du bere aztarna».

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu