Ostirala,
2024ko Abenduak27

MugaKultura

loader-image
Durango
1:59 am,
temperature icon 9°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

‘Zornotza Musikagaz Fest’ jaialdiaren bigarren edizioa izango da Amorebieta-Etxanon 27an

Amorebieta-Etxanoko Udalak ‘Zornotza Musikagaz Fest! 2024’ jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztu du gaur, prentsaurrean. Ekitaldian izan dira herriko alkatea den Ainhoa Salterain, Gerediaga Elkarteko Beñat Gaztelurrutia eta Musika Bulegoko Jon Bagües. Bi ordezkariak jaialdiaren bi erakunde laguntzaileetako kideak dira, Zornotzako Gazteak taldearekin batera, garrantzitsuak guztiak. Jaialdia urtarrilaren 27an izango da eta Amorebieta-Etxanoko hainbat espaziotan garatuko da: Amorebieta IV pilotalekuan, Zelaietako kontzertu gelan eta herriko tabernetan.

Ainhoa Salterain, Amorebieta-Etxanoko alkateak, aurkeztu du ekitaldia, eta jaialdiaren bigarren edizioaren xehetasun guztiak partekatu ditu bertaratutakoekin: «jaialdiaren helburu nagusia da artea euskaraz adierazten duten talentu musikal berrientzako erakusleiho gisa jardutea. Jaialdi hau plataforma paregabea da artista hauek beren lanak aurkez ditzaten. Gure asmoa da euskal gazteei, musika karrerak gure hizkuntzan hasteko grina duten gazte horiei, aukera bat eskaintzea hemen, Amorebieta-Etxanon. Gainera, kontratazio eta erakustaldi publikorako aukera hau profesionalizaziorako tranpolina izatea ere nahi dugu. ‘Zornotza Musikagaz Fest!’ euskal musikari eta sortzaile berrientzako erreferentzia izateko lanean jardungo dugu».

Era berean, Ainhoa Salterainek azpimarratu du Jaialdia posiblea dela egitea, antolakuntzan  Udalak bidelagun dituelako Gerediaga Elkartea, Musika Bulegoa eta Zornotzako Gazteak: «alkate gisa, gure herrian lankidetza eta parte-hartze kulturala indartzea dut helburu, eta Gerediaga Elkartearekin, Musika Bulegoarekin eta Zornotzako Gazteekin izandako elkarlana horren adibide da. Jaialdi honen bitartez, Durangoko Azokako ekimenei jarraipena emateaz gain, gazteak kulturan eta musikan murgiltzea bultzatu nahi dugu, taldeen aukeraketan aktiboki parte hartzea. Jaialdi hau aukera paregabea da talentu berriei ikusgarritasuna emateko eta askotariko audientziak sortzeko, bereziki euskarazko musikaren esparruan, publiko berrietara ateak zabalduz, eta euskarazko musikaren kontsumoa indartuz».

BESTE HELBURU BATZUK

Amorebieta-Etxanoko alkateak adierazi duenez, jaialdiak zeharkako beste helburu batzuk ere betetzen ditu, hala nola berdintasuna, iraunkortasuna, aniztasuna eta euskara: «kontratazioak egiterakoan, genero-ikuspegia hartzen da kontuan, eta parte-hartzaileen %40, gutxienez, emakumeak izatea ziurtatzen da, musikatik hasi eta kudeaketaraino. Aniztasunari dagokionez, jaialdia publiko guztientzako gune atsegina izatea da nahia, adina, generoa edo jatorria edozein dela ere, horretarako musika-estilo ugari eskainiz. Euskara ardatz hartuta, gure komunikazioan eta giroan hizkuntza nagusia izatea ziurtatzen dugu. Gainera, iraunkortasunarekin konprometituta gaude, kontsumo arduratsua sustatuz eta jaialdiaren ingurumen-inpaktua gutxituz».

Antolakuntzari dagokionez, Salterainek Durangoko Azokaren eta ‘Zornotza Musikagaz Fest’ jaialdiaren arteko harremana azpimarratu du: «gure jaialdian aurkezten diren talde eta bakarlariak Durangoko Azokan izena eman dutenen artean aukeratzen dira nagusiki, Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak DA! PRO ekimenaren bidez antolatutako lankidetzari esker. Gainera, gure tabernetan ariko diren taldeak ere Durangoko Azokatik datoz, hauek ordea Zornotzako Gazteak elkarteak aukeratzen dituzte. Gogoratu nahi dut Durangoko Azoka diziplina anitzeko ekitaldi bat dela, non musika den protagonistetako bat. Lan berriak aurkezteaz gain, sortzaileak ezagutaraztea du helburu. Azokak plataforma bat eskaintzen du musikariek beren lanak erakuts ditzaten, eta ‘Zornotza Musikagaz Fest’ jaialdiak espazio bat eskaintzen du artista horiek beren sorkuntzak publikoari aurkezten jarrai dezaten».

HAMABI TALDE

Amaitzeko, eta ‘Zornotza Musikagaz Fest’ jaialdiaren kartela osatuko duten taldeei bidea emanez, Salterainek adierazi du «aurten, hamabi talde bikainek hartuko dutela parte, bakoitzak bere estilo berezia eta kantu propioak eskainiz. Eta horrek esperientzia musikal anitza eta aberasgarria izatea ahalbidetzen du. Gainera, jaialdiaz gain, Amorebieta-Etxanoko Pary&Tiza DJek girotutako bazkari herrikoi bat ere izango da. Bazkarira joan nahi duten herritarrek aldez aurretik erosi behar dituzte txartelak Urtza edo Tomasa tabernetan, 5 euroan»:

EGITARAUA 

13:00 Sukoi NAHIEZ

14:30 Urtza GANIBET

15:30 Frontoia BAZKARIA PARY&TIZA

16:30 Kontzertu Gela AKALEIA

17:30 Frontoia EIRE

18:00 Tomasa ZILIBITO RECORDS

18:30 Kontzertu Gela SISTEMAK ARRISKUTSUAK DIRA S.A.D

19:30 Frontoia INTZA

20:30 Vintage AMEBA

21:00 Kontzertu Gela LOTU

22:00 Frontoia JANUS LESTER

23:00 Kontzertu Gela LILO

24:00 Frontoia BENGO

 

Bestalde, Beñat Gaztelurrutiak, Gerediaga Elkarteko ordezkari gisa, Azokan sortzen ari diren musika talde berriei benetako aukerak ematearen garrantzia azpimarratu du. Bere ustez, funtsezkoa da sortu berri diren talentu horiek musikaren munduan beren bidea garatzen jarraitzeko aukera izatea. Gaztelurrutiak ideia horretan jarri du arreta, eta sortzen ari den musika-eszenaren hazkunderako eta sostengurako funtsezkotzat jo du Jaialdia. Honi esker, talentu berriak identifikatu eta sustatzeaz gain, artista horiek beren ibilbide artistikoan aurrera egiteko eta eboluzionatzeko beharrezkoak diren tresnak eta plataformak dituzte.

POZIK 

Era berean, Jon Bagüesek, Musika Bulegoko zuzendaritzako kideak azaldu du: “Musika Bulegoaren helburuetako bat Euskal Herriko artistei proiektu berriak aurkezteko aukera eskaintzea da. Areto publiko edo pribatuetako programazio arduradunek, jaialdiek eta udal teknikariek sektoreko musika sortzaileak eta horien proposamenak gertutik ezagutu ahal izateko guneak sortzea. Horretarako, urtean bi topaketa profesional antolatzen ditugu, horietako bat, Da! Pro topaketa da. Gerediaga Elkartearekin elkarlanean antolatzen dugu eta Durangoko Azokaren barruan ospatzen da. Talentu berrien jaialdi hau antolatzeaz arduratzen diren pertsonek DA! Pro-ren azken edizioan ezagutu zituzten 6 artista programatu izanak ildo horretan lan egiten jarraitzera animatzen gaitu. Pozik gaude ekimen hauetan parte hartzeaz, gure izateko arrazoia betetzen dugulako: talentu gazteei ikusgarritasuna ematea, publiko berriak sortzea, euskarazko musikaren kontsumoa sustatzea eta sektorea profesionalizatzea”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu