Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
7:00 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

Erdellak ‘Udalatx, ura eta atxa’ dokumentala proiektatuko du ostegunean Arriolan

Udalatx mendiaren balio historikoa, kulturala eta naturala goraipatzen dituen dokumentala ondu du Arrasateko Besaide Mendizale Elkarteak. 40 minutuko ikusentzunezkoan hainbat adituk ematen dute naturgunearen ezaugarriei buruzko ikuspuntua, besteak beste, Asier Hilario Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoak, Alvaro Arrizabalaga arkeologoak, Ana Isabel Ugalde historiagileak eta Naiara Corcuera Udalako Ingurumen Eskolako kideak. Mendi Film jaialdiko sail ofizialean estreinatu zuten lana, abenduan.

Honatx Udalatx, ura eta atxa dokumentalaren sinopsia: “Udalatx mendia (1.117m), bizidunen bizitokia izan da garai kontaezinetatik. Harrezkero harriek, mineralek, altzairuak eta burdinak estali dute Udalatx, barrutik zein kanpotik. Mendetan zehar izan dira ustiatuak mendiak eskaintzen dituen baliabide ugariak. Betierekoa dela iruditu arren, ordea, iragankorra da eta Udalatx ere agortuz doa. Hala ere, bere erraietan bizi-bizirik jarraitzen du. Haizea da, harria, kabia, gaua, magala, kobazuloa, basoa, bidexka, harkaitza, amildegia da. Bizi izandakoak, bizi direnak eta biziko direnak gogoan, Udalatx babesteko deiadarra luzatzen zaio gizarteari”.

Erdella Mendizale Taldeak elorriar oro gonbidatu ditu urtarrilaren 18an eskainiko den ikus-entzunezkoaz gozatzera, Udalatxen eta haren inguruaren aberastasunaz gehiago jakin dezaten.

Dokumentalaren trailerra ikusteko, sakatu hemen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu