Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
3:01 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

ALIZIA MIRESGARRIA · Esker oneko jardunaldi literarioak Iurretako Herri Bibliotekan

IURRETAKO HERRI BIBLIOTEKA

Iurretako Herri Biblioteka 2017ko urrian hasi zen, lehen aldiz, herriko idazlea den Joseba Sarrionandiaren esker oneko jardunaldi literioak antolatzen. Bere esentziari jarraituz 6. urtez (pandemia dela eta 2020ko etenaldiaren ostean) 2024ean ere esker oneko literatur jardunaldiak antolatu ditugu. Joseba Sarrionandia, Gloria Fuertes, Leire Bilbao, Astrid Lindgren, Joxantonio Ormazabalen ondoren, aurtengo edizioan neguari eta urteari hasiera emateko:

Literaturako mundo mailako idazle handi baten lana eman nahi dugu ezagutzera, oraingoan idazle handi eta oparo baten lana
ezagutaraziz: Lewis Carrollen Alizia herrialde miresgarrian. Iurretako Herri Bibliotekak idazlearen ondare literarioa ezagutzeko
urtarrilean zehar bere ohiko egitaraua moldatuko du. Jardunaldi hauen helburua Lewis Carrol eta bere lan literario oparoa herritarren artean ezagutzera ematea da bere lanetara gerturatuz. Alizia dakargu geurera, aspaldiko lagun maitea. Alizia eta bere lurralde miragarria, bere ametsen eremu askea, bere lurpeko sakontasunera bidaia zoragarria.

Gure asmo xumea egun batzuetan zehar gure esku, etxe eta kaleak Alizia herrialde miresgarriaz ziprinztintzea da.

LAGUNTZAILEAK

Egitarau hau eragile ezberdinen laguntzarekin eramango da aurrera

ERAGILEAK

  • Ainhoa Aldazabal Gallastegui
  • Peru Magdalena Arriaga
  • Onditz Mendizabal Olabarria
  • Mireia Delgado Exposito
  • ​Saroa Bikandi López
  • Galtzagorri Elkartea
  • Irakurketa Erraza Euskadi
  • Maiztegi Herri Eskola

Liburuxka (PDF 6,48MB)

Egitarau​a (PDF 4,26MB)​

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu