Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:33 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

‘Zeresana. Durangaldeko gazteak eta euskara’ dokumentala aurkeztu dute Durangaldeko Mankomunitateak eta Berbarok

Durangaldeko Mankomunitateak eta Berbaro elkarteak ‘Zeresana. Durangaldeko gazteak eta euskara’ dokumentala aurkeztu dute elkarlanean. Ikusentzunezko lan honetan, Durangaldeko 16-17 urte bitarteko gazteek euskarekiko duten harremana azaltzen dute, eta, besteak beste, eguneroko erabileraren, kezken eta itxaropenen inguruko beraien hausnarketak eskaintzen dizkiote ikusleari.

Dokumentalaren helburua gazteen artean eztabaida sortu eta gaiaren bueltan berbetan ipintzea da. Horretarako, grabaketa prozesuan Berbaroko kideak aritu dira, profesional batzuekin batera. Institutu eta ikastetxeekin harremana egin ostean, Durangaldeako 16-17 urteko hainbat gazterekin egin dira elkarrizketak, betiere, jatorri, genero eta euskararekin harreman ezberdinetakoak. Horrela, dokumentalean Durangaldeko errealitate osoagoa erakustea lortu da.

«Dokumental honek gai interesgarri bat jartzen digu pantaila aurrean»

Idoia Otaduy Mankomunitateko presidentearen hitzetan, “dokumental honek gai interesgarri bat jartzen digu pantaila aurrean, izan ere, asko hitz egiten da gazteen hizkuntza ohiturez, baina ez dugu gazteek diotena entzuten. Askotan helduok gazteen ahotik egiten dogu berba, baina dokumental honetan gazteak jarri nahi izan ditugu berbetan. Eta gauza asko dituzte esateko”.

Dokumentala ikusgai hemen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu