Mikel Nuñez irakaslearekin, Eukene Cayado durangarrak Euskal Herriko Ikasleen Jazz Orkestran plaza bat lortu du
KULTURA DURANGO
Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorio eta Musika Eskolako piano modernoko ikaslea Eukene Cayado Azkarate-k, Euskal Herriko Ikasleen Jazz Orkestra-n (EIJO) plaza bat lortu du.
Frogak abenduaren 16an izan ziren Bilbon, eta Euskadi osoko kontserbatorio eta musika-eskoletako hainbat ikasle aurkeztu ziren.
Eukene 4 urteko neska zela hasi zen musikarekin Bartolome Ertzillan. Musika Eskolako lehenengo eta bigarren mailak egin ondoren, Kontserbatorioko piano ikasketak hasi zen.
18 URTE
Mikel Nuñez irakaslearekin piano modernoaren estiloan lan handia egin du, Musika Eskolak antolatutako Jam Sessioetan parte hartzen, besteak beste.
Orain, 18 urterekin EIJOn sartzea lortu du. Urtean zehar repertorio bat prestatuko dute, eta 2024ko udan 3 kontzertu egingo dituzte. Zorionak Eukene!