Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
12:37 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 67 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Durangaldeko Mankomunitateak 2024rako 9.218.743 euroko aurrekontua onartu du

MANKOMUNITATEA DURANGALDEA

Durangaldeko Mankomunitateak 2024rako 9.218.743,40 euroko Aurrekontua onartu du ostegun honetan ospatutako osoko bilkuran, EH Bildu eta Garai Herriaren aldeko bozkekin eta EAJren abstentzioarekin. Modu horretara, Mankomunitateko gobernuak legegintzaldiko lehen Aurrekontua berrestu du, «gizarte zerbitzuetan sakontzeko asmoz», zabaldu dute.

Durangaldeko herritarren ongizatearekiko konpromisoa islatzeko eta Gizarte Zerbitzuak sendotzeko helburuarekin landu dira Aurrekontuak. Horretarako, gizarte zerbitzuetara bideratutako partida ekonomikoa eta langile taldea handituko ditu, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak kudeatzeko profil berri bat sortuz eta azken urteetan kanpora atera diren lanpostuak indartuz.

 

Besteak beste, hurrengo partidak txertatu eta ekimen aurreikusten dira 2024ko:

 

  • Gizarte zerbitzuetan partida handituko da 30.400 eurotan, Durangaldeko pertsonen ongizatea hobetzen jarraitzeko. Horretarako, bi lanpostu egonkortuko dira eta berri bat sortuko da.
  • Hondakin bilketa zerbitzua indartu eta hobetzeko bi kamioi erosiko dira (690.000 euro). Horrez gain, organikoen bilketa sustatuko da kanpainen bitartez.
  • Adinekoentzako eguneko arreta zerbitzurako proba pilotua egingo da Abadiñon, eta, emaitza ona bada, beste herri batzuetara zabalduko da.
  • Inguruko Udalekin elkarlana eta adostasuna bilatuko da, zerbitzuen zorroan dauden gizarte larrialdiko edo genero indarkeriarako kasuetarako etxebizitzak lortuz.

 

“Aurrekontuek zehazten dute gobernu baten norabidea, bakoitzaren akats eta bertuteekin, norabide bat zehazten digutelako. Gobernura heldu ginenean, egin genuen lehen gauza zorroan zeuden 400.000 euroak Zerbitzu Sozialetara bideratzea izan zen, eta orain ere norabide horretan sakonduko dugu”, adierazi du osoko bilkuran Idoia Otaduy Mankomunitateko presidenteak (EH Bildu).

 

Gaineratu duenez, “guretzat betebehar bat da gure eskualdeko zerbitzu publikoarekin konprometitzea. Herririk txikienetik handienera, arreta jarriko dugu Mankomunitateak bere zerbitzuak modurik egokienean eskain ditzan, eta horretarako ezin gara minutu batez ere despistatu”.

 

Gizarte Zerbitzuek Mankomunitatean duten garrantzia nabarmentze aldera, egungo gobernuaren lehen erabakietako bat Diruzaintzako gerakin orokorretik 400.000 euro gizarte larrialdiko beharretara bideratzea izan da, larrialdi horiek modu egokiagoan erantzuteko. Orain, gainera, honako arlo hauetarako baliabideak handituko dira:

  • Antolakuntza (% 4,47-ko igoera 2023aren aldean)
  • Herritarrak (% 7,05-ko igoera 2023aren aldean)
  • Toki Garapeneko eta Hondakinen Bilketa, Tratamenduan (% 5,31-ko igoera 2023aren aldean)

 

Alderdi guztien adostasuna posible izan ez den arren, Otaduyk alderdi ezberdinekin izandako negoziazioak nabarmendu ditu, eta hurrengo urteetarako ere eskua luzatu die: “Alderdikeriak albo batera utzi behar direla sinisten dut, eta, zentzu horretan, eskerrak eman nahi dizkizuet gainontzeko alderdiei Aurrekontu proiektua jaso eta zuen ekarpenak egiteagatik. Konpromiso ezberdinak hartu ditugu alderdiekin eta batzuk proiektura gehitu ditugu eta beste batzuk ez, baina presidente bezala alderdi guztien artean egon den elkarlana eskertu nahiko nuke. Eta ziur nago etorkizunean ere horrela izango dela”.

 

 

 

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu