AUPA HI! · Julen Axpe telebistako monologista urtarrilaren 7an izango da Abadiñon
KULTURA ABADIÑO
Katalamixon Aisialdi Elkarteak, Abadiñoko Udalaren laguntzarekin, Julen Axpe monologista ekarriko du urtarrilaren 7an, arratsaldeko 19:00etan Errota Kultur Etxean. Emanaldi bakarra izango da eta euskaraz 14 urtetik gorako gazteentzat eta nagusientzat. Gonbidapenak Errota Kultur Etxean eta mediatekan izango dira astelehen 18tik aurrera.