Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
3:55 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 43 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

‘Erosi Iurretan eta busti herriaren alde!’ kanpaina berria aurkeztu dute

Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearen laguntzarekin, herriko merkataritzari eta ostalaritzari zuzendutako kanpaina berri bat jarri du martxan IURRETAN EROSI ETA BUSTI HERRIAREN ALDE! lelopean. Kanpaina hau, gaur, abenduaren 21ean hasiko da, eta 2024ko urtarrilaren 10ean bukatuko da.

 

Oraingoan, aterkiak oparituko dira, hiriguneko establezimenduetan 100€-ko gastua eginez (ez industrialdeetan kokatutakoak edo enpresa handiei dagozkienak). Zenbateko horretara iristeko, erosketa tiket desberdinak batu ahal izango dira, eta ez dute zertan establezimendu berekoak izan behar. Tiketak, abenduaren 18tik egindako erosketetakoak izan daitezke.

Oparia lortzeko, erosketa tiketa edo tiketak, HAZ bulegoan (Bidebarrieta, 5) aurkeztu beharko dira. Kanpainak hilabete iraungo du, edo izakinak agortu arte.

Iurretako Udalak urteak daramatza horrelako kanpainen aldeko apustua egiten, herriko merkataritzan eta ostalaritzan egiten diren erosketak indartzeko eta bultzatzeko helburuarekin.

Kanpainaren oinarri guztiak www.iurreta.eus​ edo www.dendakbai.eus web orrialdeetan kontsultatu ahal izango dira.

Kartela (PDF 2,98MB)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu