Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
8:37 am,
temperature icon 20°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

IGNACIO ARKAUTEREN ERAKUSKETA AMOREBIETAN · «Arteak ez du ederra izan behar, zintzoa baizik»

KULTURA AMOREBIETA-ETXANO

Amorebieta-Etxanoko Udalak Ignacio Arkaute artistaren ‘Ganbaran ezkutatutako aurpegiak’ erakusketa iragarri du. Erakusketa Zelaieta Zentroko erakusketa gelan egongo da ikusgai abenduaren 15etik urtarrilaren 4ra bitartean.

‘Ganbaran ezkutatuko aurpegiak’ erakusketak artistaren barne-munduari begirada sakona ematen dio, ganbara metafora gisa erabiliz. Espazio horretan, aurpegi bihurriak ezkutatzen dira, gero azaleratzen direnak, koloreen eta formen artean nahasteko, inpaktu bisual liluragarria sortuz. Aurpegi itxuragabetu eta kaotikoek ikusleari desafio egiten diote bere begi handi irekiekin, espresionismoaren elementuak, abstrakzioa, ametsen surrealismoa eta pintura naif eta fauvista konbinatzen dituen adierazpen artistiko batean.

Erakusketa hau artearen zintzotasunaren testigantza bat da, Van Goghen filosofiari jarraiki, hala dio «arteak ez du ederra izan behar, zintzoa baizik». Ignacio Arkautek bere barne mundua aztertzera gonbidatzen gaitu bere obraren bidez, adierazpen artistikoaren muga konbentzionalak gainditzen baititu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu