Diabulus in Musica sinfoniko taldea Koba Live Abadiñoko hurrengo edizioan izango da
KULTURA ABADIÑO
Diabulus in Musica taldea Udalak eta SUGAAR Musika Elkarteak ekainaren 21ean eta 22an, Traña-Matienan antolatutako KOBA Live Abadiño 2024 metal eta rock jaialdian izango da. Metalliun, Dark Tranquillity, Ad Eternun, Rise to Fall eta Dark Embrace baieztatuta zeuden kartelera gehituko dira.
Diabulus in Musica metal sinfonikoko banda da, eta 5 disko argitaratu ditu nazioartean (Metal Blade Records eta Napalm Records). Tarja (Ancienne Belgique – Brusela), Manowar (Erakustazoka – Durango) edo Theater of Tragedy (Circo Volador – Mexiko) bezalako taldeen kontzertuak ireki ditu.
EUROPAN ZEHAR
Europan zehar aritu da Leaves’ Eyes, Amberian Dawn, Xandria edo Serenity taldeekin batera, eta horrek Erresuma Batuan, Belgikan, Frantzian, Alemanian, Suitzan, Italian, Txekiar Errepublikan, Hungarian eta Holandan jotzera eraman du, besteak beste. Zalantzarik barik, nazioarteko metal sinfonikoaren talde erreferenteetako bat da. Diabulus in Musica taldeak musika klasikoaren dotorezia eta pasioa gitarra distortsionatuen agresibitatearekin eta indarrarekin konbinatzen ditu, metal moderno, eklektiko, latz, zinematografiko eta emozionala sortuz.