Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
5:26 am,
temperature icon 18°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Jon Plazaola aktore haundia Berrizen izango da gaur, ‘Tu-tum, platz!’ bakarrizketarekin

KULTURA BERRIZ

Jon Plazaola aktore haundia Berrizen izango da gaur, ‘Tu-tum, platz!’ bakarrizketarekin. Urretxuarrarekiko topaketa barregarria arratsaldeko zortzietan hasiko da elizateko kultur etxean. Jarduerak ordubeteko iraupena izango du. Sarreraren prezioa 8 eta 10 eurokoa da.

Jon Plazaola.

Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da ‘Tu-Tum, Platz’! umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere stand up formatuko bakarrizketari heldu dio. Hori bai, 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete izango dugu umorez betetako kolpez kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu