Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
8:43 am,
temperature icon 20°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Zenbat ordutan agortuko dira Plateruenako Urteko Azken Bertso Saiorako sarrerak?

JON BARAJA

BERTSOLARITZA DURANGO

Ohiturari jarraituz, Durangok bertso-giro bero batekin esango dio agur 2023ari. Izan ere, Urteko Azken Bertso Saioaren edizio berri bat hartuko du Plateruena Kultur Aterpeak abenduaren 30ean, larunbata. Berbaro Elkarteak antolatutako ekitaldia gaueko 22:00etan abiatuko da. Zenbat ordutan agortuko dira sarrerak?

Ohikoa denez, oholtzara punta-puntako sei bertsolari igoko dira, tartean Durangaldeko bi: Gorka Pagonabarraga Agorria durangarra eta Iruri Altzerreka Martinez garaitarra. Kantukide Nerea Ibarzabal Salegi, Julio Soto Ezkurdia, Maialen Lujanbio Zugasti eta Sustrai Colina Acordarrementeria izango dituzte. Aurreko urteetan bezala, gai-jartzaile gisa Unai Iturriaga Zugaza-Artaza durangarra arituko da.

SARRERAK

Sarrerak dagoeneko salgai daude Berbaroren bulegoan, Laubideta kaleko 6A zenbakian. Prezioak hurrengoak dira: 8 euro bazkideentzat eta 12 euro publiko orokorrarentzat. Ez dago telefonoz erreserba egiteko aukerarik, beraz, erosteko interesa duten pertsonak bulegora bertaratu behar dira 9:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:30era.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu