Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:56 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Kantak, tailerrak, arte eszenikoak eta kirol probak Abadiñon Gabonetako jaiez gozatzeko

 Antzerkia, musika klasikoa, Gabon-kantak, umeentzako tailerrak eta kirola dira Abadiñoko Udalak, herriko hainbat kultur eta kirol elkarteren laguntzarekin, Gabonetarako diseinatu duen eskaintzaren ardatza. Ez dira faltako Olentzero eta Mari Domingiren kalejira tradizionala, Erregeen kabalkada edo abenduaren 27tik 29ra ateak irekiko dituen Umeen Gabonetako Jolaslekua (UGJ). Hiru jarduera horietan zaratarik gabeko tarteak egongo dira –musikarik gabe– sentsibilitate berezia duten pertsonek horiez lasaitasun handiagoz gozatu ahal izan dezaten.

MARRAZKIA · MAIDER VILLA LOIZATE

Egitaraua zapatu honetan hasiko da, gure kaleak Gabon-kantekin alaituko dituen “De Norte a Sur” taldearen eskutik. 10:30etik aurrera Kick boxing Open bat izango da Probalekuan. Hurrengo egunean, hilaren 17an, domekan, 11:00etatik 15:00etara Traña-Matienako eskolen aterpea hartuko duen bertako emakume sortzaile, artisau eta ekoizleen neguko azoka egingo da. Omenaldi beroa egingo zaio aurten hil den Yanire Granero herriko artistari.

Programazio bereziak hilaren 22an jarraituko du Gabonetako dekorazio tailerrarekin, Traña-Matienako frontoian. Zapatuan, hilak 23, gazteek musika saioa izango dute Dj Koolekin, eta Traña-Matienako frontoian Gabonetako eskola xake txapelketa ospatuko da 9:30etik aurrera. Kirol arloarekin jarraituz, hilaren 24an, umeek ere hainbat kategoriatan parte hartu ahal izango duten Gabonetako lasterketa herrikoia egingo da Muntsaratzen, bai eta Txanporta plazatik Aitxikira igoera ere. Kirol programazioa Euskadiko Ziklo-kros Txapelketarekin osatuko da, hilaren 29an eta 30ean.

Errege Magoak ez dira faltako urtarrilaren 5eko arratsaldean. Aurretik, Olentzero eta Mari Domingi izango dira euren kalejirarekin Abadiñon ibiliko direnak, hilaren 24an, 17:00etatik aurrera, Traña-Matienan hasita. Gainera, hilaren 26an Ene Kantak taldearen umeentzako “Emozio festa” ikuskizuna programatu da 17:30etik aurrera Errota Kultur Etxean. Sarrerek 3 euroko prezioa izango dute eta abenduaren 18tik aurrera erosi ahal izango dira Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan. 27, 28 eta 29an Umeen Gabonetako Jolaslekuak irekiko ditu ateak,  probalekuan, 0 eta 9 urte bitarteko umeentzat, eta Traña-Matienako frontoian, 10 urtetik aurrerakoentzat.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu