Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:53 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Zigiluen bilduma erakusketa zabaldu dute Elorrioko Iturrin

KULTURA ELORRIO

Atzotik 29ra bisitatu ahalko da Iturrin zigilu historikoen gaineko galeria. Askotariko gaiak jorratzen dituzten filatelia elementuak egongo dira ikusgai, besteak beste, motor arlokoak, gerra garaiko Euzko Jaurlaritzakoak, euskal zinemakoak, ONCEko Loteria eta Kupoienak eta taberna, jatetxe eta abarretakoak. Gainera, hainbat tresna eta objektu ere jarriko dituzte, prentsa-kredituak, gutun-irekitzekoak, argazki kamerak edota lehen sektoreko billeteak tartean.

Abenduaren 29rako, ostirala, ekitaldi berezi bat antolatu dute. 50 urte bete dituela aintzat hartuta, Berriotxoa abesbatza omenduko dute zigilu esklusibo baten bitartez. Egitarau mardula izango da. 10:30ean hasita, Correosko langileek material filatelikoa zigilatuko dute eta salgai jarriko dituzte Berriotxoa abesbatzari dedikatutako zigiluak, gutun-azalak eta txartelak.

12:00etan ekingo diote ekitaldi nagusiari. Hitza hartuko dutenen artean egongo dira udal ordezkariak, euskal filatelia elkarteetako kideak eta Berriotxoako abeslariak. 14:00etan ibilbide batean parte hartuko dute denek eta ondoren bazkaltzeko batuko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu