Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
3:06 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Domekan, Jaizale Durangaldeko Txistulari elkarteak Eleder Iturrietaren zuzendaritzapean San Frantziskon

KULTURA DURANGO

Gabon kontzertua eskainiko du aurten ere Jaizale Durangaldeko Txistulari elkarteak Eleder Iturrietaren zuzendaritzapean. Agerraldia, domekan izango da, abenduak 17an, Durangoko San Frantzisko elizan eguerdiko 13:00etan eta eguneko errepertorioa gabon kantekin osatuko da.

Jaizale taldeko txistulariez gain beste hainbat musikari izango da ekitaldian: metal laukotea, biolin laukotea, Durangaldeko abeslariak, trikitilaria, pianojolea eta bertsolaria.

Agerraldirako prestatutako errepertorioa:

  • Ai hau gabaren zoragarria “Tapia eta Leturia” (moldaketa, Fernando Aurrekoetxea)
  • Din, dan, don Herrikoia (moldaketa, Fernando Aurrekoetxea)
  • Gabon gaua Franz Gruber (moldaketa, Juanma Saez)
  • Goazen guztiok goazen Jesus Gurrutxaga (moldaketa, Fernando Aurrekoetxea)
  • Hallelujah Leonard Cohen (moldaketa, Fernando Aurrekoetxea)
  • Hator hator Durangoko Plateruek, Antonio eta Juan Cruz de la Fuente (moldaketa, Fernando Aurrekoetxea)
  • Kaxka zuri Herrikoia (moldaketa, Fernando Aurrekoetxea)
  • Dringilin dron Herrikoia (moldaketa, Fernando Aurrekoetxea)
  • Gabeko izar Herrikoia (moldaketa, Fernando Aurrekoetxea)

Laguntzaileak: Durangoko udala, San Frantzizko eliza, Euskal Herriko Txistulari elkartea, Baque Kafea eta Gualbi.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu