Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
4:55 am,
temperature icon 18°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

ZU NON HAN DA! · Meabek eta Larreategik aurkeztuko dituzten euren liburuak Durangon

KULTURA DA!

Abenduaren 10ean Landako Guneko ateak itxi arren, Durangoko Azokaren fantasiak aurrerantz jarraituko du. Izan ere, Zu Non, Han DA! egitasmoari bidea emango dio biharamunean bertan hasita. Ekimen honek bere laugarren edizioa beteko du aurten. 2020an sortu zen, Durangoko Azokak euskal kulturgintzan sorrarazten duen dinamikaren indarra aprobetxatu eta euskal literaturaren urteko produkzioaren uzta Euskal Herri osora zabaltzeko asmoz.

Miren Agur Meabe eta Yolanda Larreategi. DURANGOKO AZOKA

Euskal Herri osoko 88 liburu dendek hartuko dute parte egitasmoan, eta azokan egon diren nobedadeak ezagutzeko aukera emango dute. Gainera, 27 dendatan liburu aurkezpenak egingo dira, abenduaren 11n hasi eta 20an amaituko den aurkezpen-zirkuitoaren barruan. Idazleek bestelako sortzaileek lagundurik burutuko dituzte aurkezpen gehienak, zitari kutsu kulturala emateko.

Miren Agur Meabe – “Itzulerak”

Gazteengan pentsatuta idatzi du lan berria Miren Agur Meabek. Katalin gazteak Martija de Jauregi ezagutuko du, XVI. mendean bizi izan zen emagina. Sineskerak, herri-jakituria, mitologia eta beste alor batzuetako zipriztinak abentura geografiko eta espiritual batean barrena jaso ditu. Antxine Mendizabal editorearekin solasaldian aurkeztuko du Durangoko Azokan nobedadea izan den liburua Miren Agur Meabeak abenduaren 12an, arratsaldeko 19:00etan Hitz liburudendan.

Yolanda Larreategi – “Puta gorda”

Markina-Xemeingo idazleak herriko XVII. Peru Abarka Album Lehiaketako narrazio onenaren eta ilustrazio onenaren sariak irabazi zituen lan honekin. Lanaren ilustrazioak Helena Azkarragaurizarrek egin ditu eta Arteka liburu dendako aurkezpenean sortzaile biak izango dira. Irakurleak aukera edukiko du lodifobia sufritzen duen nerabe baten azalean egoteko. Yolanda Larreategi eta Helena Azkarragaurizar abenduaren 14an, 18:30etik aurrera, izango dira Arteka liburu dendan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu