Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
3:06 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

DA! · Ikasleak eta gero, bihar, ostirala, ‘Gazte EztanDA!’ Durangoko Azokan

KULTURA DA!

Atzoko irekiera eguna arrakastatsua izan bazen, gaurkoa ere ez da atzean geratu. Aurreikusi baino jende gehiago etorri da Landakora eta inguruetako guneetara. Erakusmahaietan kuxkuxeatzen, tailerretan parte hartzen, sortzaileen sinadurei itxaroten… Hainbatek ilarak egin behar izan dituzte gogoko artisten standetan. Ekitaldi batzuetan ere hala gertatu da; esaterako, Irudieneako film emanaldietan eta Saguganbaran Potx eta Lotx pailazoen ikuskizunean.

Argazkia · Gerediaga Elkartea

Gaur Ikasle Goiza ospatu da, eta Euskal Herri osoko 400 haur eta gazte etorri dira egunpasa. Iruñea, Altsasu, Bera, Baiona, Lekeitio eta Gautegiz-Arteagako ikastetxeetatik egin dute bisita. Esperimentatzeko aukera izan dute gainera: bideojokoak eta bideoklipak sortzen, palindromoekin jolasten, antzerkiaren barne mundua ezagutzen, filosofiara hurbiltzen…

PortaDA! lehiaketan, 546 lan sortuta

Durangoko Azoka hasi aurretik, ikastetxeei beste ekimen batean parte hartzeko aukera eman zitzaien: euskal ekoizpenen azalak bertsionatzea. Portada horien irudiak erabiliz argazkiak egin dituzte, hain zuzen. Guztira 40 ikastetxetan ibili dira sorkuntzan, eta 546 lan bidali dituzte; LHko 14 ikastetxetan 174 irudi sortu dituzte, eta DBH zein Batxilergoko 26tan 372. Itzela izan da aurtengo partaidetza.

Horien artean, bi azal izan dira saria jaso dutenak: LHko mailan Durangoko Kurutziaga ikastolak, Karmele Jaioren Hamabost zauri liburuaren portada birsortuta. DBH mailan Olabide ikastolak, Andrew Norrissen Mike liburuaren azala berreginda.

Bihar, abenduak 8, Gazte EztanDA!

Bihar ere gazteei begira jarriko da azoka. Izan ere, Gazte EztanDA!ren bigarren edizioa ospatuko da. Bazkaria, bingo musikatua eta Katu taldearen gaueko kontzertua antolatu dira espreski. Dena dela, egunean zehar guneetan programatutako ekintza asko ere gazteen interesekoak izango dira. Horren adibide da Izaroren bideoklip estreinaldia, baita Nakar, TOC eta Silitia taldeen disko aurkezpenak ere.

Eukalyptus obraren aurrestreinaldia

Bestalde, iazko Sormen Bekaren emaitza ezagutuko dugu bihar. Jon Ander Urresti antzezleak irabazi zuen, eta urtebeteko lanaren ostean, aurrestreinaldia egingo du Szenatokian. Berarekin batera Beñat Urrutia dantzaria igoko da oholtzara, eta Matxalen de Pedro ere ibili da zuzendaritza lanetan. Gainera, Amorante eta Areta Senosiain musikariek ere parte hartu dute obraren soinua sortzen, eta testuaren idazketan Nerea Ibarzabalek ere parte hartu du.

Obrak lan harreman toxiko baten istorioa kontatzen du, eta kritikotasuna, satira eta umorea erabiltzen ditu,

Abenduaren 8an, Durangoko Azoka gazteen topaketa izango DA!

Gunez gune topatu zure plana: egitaraua kontsultatu

Baina gazteok eztanDA! egiteko hauxe prestatu dugu bereziki

14:30 Gazte bazkaria (Landako ikastetxea)

16:30 Bingo Musikala (Landako ikastetxea)

22:00 Kontzertua. Katu eta DJ MadariKatuak (Landako plaza)

Parte hartzera animatzen zara? 

Bazkarirako izena ematea itxita dago, baina zatoz bingo musikatura eta jai girora.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu