Ostirala,
2024ko Uztailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:43 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Zeker talde elorriarrak bere punk-oi bizitasuna deskargatu du Ahotsenean

KULTURA DA!

Zeker Elorrioko taldeak kontzertu indartsua eta energetikoa eman du gaur Ahotsenean, Durangoko Azokaren baitan. Laukotea Plateruena Kultur Aterpeko eskenatokira igo da ‘Su hartu bitartean’ bere bigarren lana aurkeztera. Jende askoren aurrean, punk rock musikaz betetako set bat eman dute street-puk eta oi doinuekin. 

Zeker Plateruenan. IBAN GORRITI

EP berriak 5 abesti ditu eta Azokan eros daiteke Koldo Otamendiren ‘Musika Zuzenenam’ standean.

 

Su hartu bitartean

Zeker
Diskoetxea: Musika Zuzenean
Prezioa: 5 €
Urtea: 2023
Euskarria: CD
Deskripzioa

Zeker taldearen ‘Su hartu bitartean’ (2023, auto-ekoizpena) EP-ak, euskarazko 5 abesti jasotzen ditu. Lehen diskoko punk-rock soinuekin jarraituz, abestiek kutsu bizkorrago bat hartu dute oraingoan. Euskara hutsean eta taldearen zigilu diren ahots melodikoekin, egunerokotasunak eta bizi dugun gizartearen norabideak sortutako kezkei buruz mintzo da lana. ‘Su hartu bitartean’ Berriz herriko Lorentzo Records estudioan grabatu eta nahastu zen 2023ko apirilean, Aitor Ariñoren eskutik, eta ekainean ikusi zuen argia formatu digitalean.

MusikaZuzenean standean dago eskuragarri, ale zenbatuak dituen edizio mugatuan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu