Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
5:07 am,
temperature icon 18°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Bihar, osteguna, ‘Ikasle goiza’ ospatuko da Durangoko Azokan

KULTURA DA!

58. Durangoko Azoka martxan da. Gaur goizean, 10:30ean ireki dira Landako Guneko ateak, eta kulturazaleek bete egin dituzte erakusmahaien arteko kaleak. Euskal kulturaren fantasiari ekiteko gogotsu etorri dira partaideak, sortzaileak eta herritarrak. Azokaren gainerako guneetan ere jendetza pilatu da, ekintzak zuzenean ikusi edota horietan parte hartzeko.

Ateak zabalik. IBAN GORRITI

12:00etan 58. Durangoko Azokaren inaugurazio ekitaldia hartu du Szenatokiak. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta gobernuaren bozeramaileak, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, eta Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak hitza hartu dute, eta ostean Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak egin du irekiera ofizialeko irakurketa. “Hunkigarria izaten da Durangoko Azokari hasiera emateko une hauxe, eta aurten ere horrelaxe da. Ilusioz beterik gatoz. Izan ere, bost egun eder ditugu aurretik, fantasiaz beteriko bost egun. Berriro ere kulturaren topagune bihurtuko da Durango, eta egitarau oparoa daukagu: literatura solasaldiak, kontzertuak, zinea, arte eszenikoak, erakusketak, tailerrak, ipuin kontaketak, mahainguruak…”, azaldu du Mujikak, egitarauko 265 ekintzei balioa emanez. Gainera, gazteak erakartzeko ahalegina nabarmendu du. “Azoka gaztea, bizia eta freskoa izango da aurtengoa. Eta ikaragarri pozten gaitu horrek. Gazte ugari izango ditugu erakusmahaietan lan berriak erakusten, baita aurkezpenetan edo zuzenekoetan parte hartzen ere. Eta gazte piloa espero dugu bestaldean ere, zaleen artean, egitarauko ekintza asko haientzat prestatu ditugulako. Gazteok, zuena ere bada Durangoko Azoka, eta gurekin nahi zaituztegu!”, egin die dei Mujikak.

Andra Mariako eta Merkatu Plazako edizioen xarmatik, Landako Guneko epelera igaro zen azoka. Hain zuzen, duela hogei urte izan zen jauzi hori, eta gogoan hartu du Gerediagako presidenteak. Aurretik egun ederrak biziko ditugula uste du, baina euskal kultura bultzatzen jarraitu beharra dagoela ere bai. “Azkenaldian, kontrako norantzan doan oldarraldi bat bizi izan dugu. Baina, ez gaude atzera egiteko prest. Euskal kultura indartzeko lanari eutsiko diogu, eta norabide berean arraun egin gura dutenekin elkarlana garatzeko gertu gaude Gerediaga elkartean”.

Bihar, Ikasle Goiza

Bihar, abenduak 7, Ikasle Goiza ospatuko da Durangoko Azokan. Euskal Herriko hainbat ikastetxetatik ehunka haur eta gazte etorriko dira, kultura ezagutu eta disfrutatzeko asmoz. Gainera, azokako guneetan haiei eskainitako tailerrak egongo dira: palindromoen ariketak, musika esperimentazioa, filosofia, bideojokoen eraikuntza, antzerki inprobisazioa, bideoklipen lanketa eta Ibarrolaren artean oinarrituriko sorkuntza. Ikasleei eskainitako goiza izan arren, azoka bera bisitari guztientzat zabalik egongo da.

Egitarauak ez du etenik

Biharko programazioa ere ekitaldiz josirik dago, eta hainbat protagonista izango dira. Esaterako: Harkaitz Cano, Nerea Loiola, eta Xabier Mendiguren idazleen aurkezpenak Ahotseneako solasaldietan; Moxal eta Zeker taldeen kontzertuak Ahotseneako zuzenekoetan; Gamer Gela eta Rolarien jokoak Kabian; Ximinoa, Erro eta beste sei laburmetrai Irudienean; Potx eta Lotx pailazoen ikuskizuna Saguganbaran; Gaizka Chamizo eta Amahiru konpainiaren antzezlanak Szenatokian.

Eguneko programazio osoa kontsultatzeko: Abenduaren 7ko egitaraua.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu