Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:02 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

40 MINUTU ROCK · «Oihuka astindu ditzagun orratzak! Otsailaren 24an, denok Durangora!»

Badator 40 Minutu Rocken edizio berri bat. 2024k otsailaren 24an Landako Gunean milaka pertsona batuko ditugu “Oihuka astinduz orratzak” lelopean. Izan ere, euskal preso politikoek eta beraien senideek, ondo dakigunez, 40 minutuko bisitak soilik izaten dituzte elkarrekin egon ahal izateko. Denborak elkar ikusteko aukera eman baino, frustrazioa eta amorrua eragiten die gertukoei, eta erlojuaren orratzak astintzeraino oihukatzeko beharra dugu.

Urtero euskal preso politikoen eskubideen alde egiten den jaialdira gonbidatu gura ditugu giza eskubideen defentsa helburutzat hartu gura duten pertsona guztiak. Eskubideez ari gara hizketan, eta salbuespen egoera, juridikoa eta espetxe arlokoa, bukatu beharraz. Gure herrian bizi izan ditugun indarkeria guztien biktima guztien mina errespetatzeaz.

Zentzu horretan, garrantzitsua da 40 Minutu Rock jaialdian parte hartzea, norberak bere aletxoa jartzea, modua edozein dela; euskal gizarteak berak hartu behar baitu bere gain, instituzio politiko eta judizialekin batera, euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzeko bidea diseinatzeko gaitasuna.

Bide horri bultzada eman gura dio 40 Minutu Rockek. Ulertezintzat deritzogu iraganean pentsatutako lege eta jarrerei eustea. Presoen espetxe ibilbidea ezin da oraindik erabaki bertatik 400 kilometrora, gutxiago, 40 minututan.

Aurtengo edizioan, hamazortzi talde (norbanakoak zein taldekakoak) izango dira 40 Minutu Rockeko oholtzetan:

  • Oholtza nagusian:
    • Arene 6
    • Belako
    • Burutik
    • DAM
    • Des-kontrol
    • Esne Beltza
    • Hofe x 4:40
    • Ibil Bedi
    • Nevadah
    • Nøgen
    • Raimundo el Canastero
    • Streetwise
    • Su ta Gar

Durangaldeko Nevadah taldea.

  • Alboko karpan:
    • DJ Kuku
    • LaMia Mari
    • Kiliki Frexko DJ Set
    • Pineapple Sweets
    • Xaukena xauk

 

Aurten, Landako Gunetik harago joango da 40 Minutu Rock, hesi guztiak gaindituz, eta Euskal Herria Durangora begira jarriko da. Gainera, DAM hip hop talde palestinarra izango da gurekin. Elkartasun ekimen legez ulertzen dugu kontzertua, izan ere, Palestinako herriari baldintzarik gabeko babesa eman gura dio 40 Minutu Rockek. Haren borondateari eta duintasunari errespetua eta miresmena diegu, bere lurrean irauteko eta bere askapenaren alde borrokatzeko. Palestinak hamarkada luzez bizi duen okupazioak bereziki larritzen eta haserretzen gaitu, hala, Israelen gidaritzako genozidioa erabat gaitzesten dugu. Elkartasun jaialdia da gurea eta Palestinaren egoeraren larritasuna sozializatzeko betebeharrean aurkitzen gara. Beraz, nola hobeto palestinarrekin eurekin egitea baino: DAM taldearen musikak ondo baino hobeto transmititzen ditu palestinar herriaren oihu eta aldarriak, erdu gurekin haiekin batera mundua dantzan jartzera!

Sarrerei dagokienez, abenduaren 6tik 10era Herri dendan (Durango, Andra Mari kalea, 6) salgai egongo dira sarrera fisikoak. Ondoren, abenduaren 15etik aurrera, herri hauetan eskuratu ahalko dira ( ohiko  tokietan):

 

  • Durango
  • Elorrio
  • Bilbo
  • Gernika-Lumo
  • Donostia
  • Arrasate
  • Gasteiz
  • Iruñea

 

Online sarrerak, berriz, joko duten taldeen zerrenda ezagutarazten den egunetik, abenduaren 3tik alegia, BIBE atarian daude salgai. Sarrera bakoitzak 20 euro balio du aurretiaz erosiz gero, eta sarrerarik geratuko balitz, 25 euro balioko du jaialdiaren egunean bertan.

«Oihuka astindu ditzagun orratzak! Otsailaren 24an, denok Durangora!», adierazi dute antolakutzatik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu