Euskararen Eguna dela eta Zuhaitz Gurrutxaga Zornotza Aretoan arituko da igande honetan
Euskararen Eguna dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak Zuhaitz Gurrutxagaren ‘Futbolistok’ antzezlana programatu du. Arratsaldeko zortzietan hasiko da bakarrizketa Zornotza aretoan. Sarrerak 8 euro balio du eta jarduerak ordubeteko iraupena du.
SINOPSIA
Zuhaitz Gurrutxagak Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko bizipenak eta anekdotak kontatuko ditu. Eta horrez gain, jendaurrean lehen aldiz, lehen mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere hitz egingo digu.
Gai guzti hauek, umorez jorratuko ditu, eguneroko gorabeherak eta problemak erlatibizatzeko, nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoela erakusteko asmoz.