Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
3:35 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 77 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Antzerkia eta txokolatada Mañarian Euskararen Egun gozo bat ospatzeko

KULTURA MAÑARIA

JON BARAJA

Igande honetan, abenduaren 3an, 17:30ean, familia osoari zuzendutako ‘Kokito eta India’ ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da Errose Kultur Etxeko goiko solairuan.

Datorren igandean, abenduak 3, ospatuko den Euskararen Eguna dela eta, Mañariako Udalak bi ekitaldi antolatu ditu, arratsaldean burutuko direnak. Hasteko, 17:30ean, kultur etxeko goiko pisuak antzerki saio bat hartuko du. Konkretuki, Aitor Vinagret eta Aurora Brizen eskutik, zuzeneko musika, barreak eta pertsonaia desberdinak barneratzen dituen ‘Kokito eta India’ ikuskizuna. Euskaraz eta familia guztiari zuzendua, lan honetan Kokitok zerbait garrantzitsua galdu du.

TXOKOLATE BEROA

Zorionez, India izeneko neska baten laguntza izango du galdutakoa bilatzeko hasiko duen oztopoz beteriko bidaia dibertigarri eta adoretsuan.

Antzerkiaren ostean, 19:00etan, espero den egun hotzari aurre egiten lagunduko duen txokolate beroa banatuko da herriko plazan. Garrantzitsua: bakoitzak etxetik eraman beharko du bere edalontzia.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu