Asteartea,
2024ko Azaroak05

MugaKultura

loader-image
Durango
1:40 pm,
temperature icon 22°C
Humidity 51 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

Abadiñoko Udalak San Blaseko azokaren formatu tradizionala berreskuratuko du otsailaren 3an 

Abadiñoko Udalak 2024ko San Blas nekazaritza-azokan parte hartuko duten postuetarako izena emateko epea ireki du. Elikagaietarako, artisautzarako, erroskilletarako, talo-postuetarako, landareetarako edo nekazaritzako makineriarako izen-ematea udalaren webgunearen bidez egin daiteke abenduaren 31ra arte. 

San Blas. IBAN GORRITI

Esparru nagusia trinketeko aparkalekuan egongo da. Bertan egongo dira nekazaritza-azoka (gazta, eztia, ogia, txakolina, sagardoa, barazkiak, etab.) eta landareen gunea (hazitegiak). Ferialeku inguruan talo eta erroskilla postuak egongo dira. Trinketearen atzealdean karpa irekiak jarriko dira abeltzaintzako erakusketarako, eta nekazaritzako makineriaren gunea Gaztañodi parkean egongo da.

Izena emateko epea zabalik dago jada udal webgunean. Eskaria entregatu ondoren, antolakuntzak onartua izan den ala ez jakinaraziko du. Itxaron zerrenda bat irekiko da urtarrilaren 15era arte, postu hutsak betetzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu