Astelehena,
2024ko Otsailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
5:08 am,
temperature icon 10°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 58 Km/h

DEX DURANGALDEA · Sare sozialetatik bizitzea posible al da Euskadin?

GAZTEAK DURANGO

Joan den azaroaren 4an, Gaztedi Durangaldeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako «DEX DURANGALDEA» ekitaldiaren barruan, eskualdeko 16 eta 30 urte bitarteko 227 gaztek aukera izan zuten sare sozialen, influencer-en eta entretenimendu digital berriaren munduan dauden enplegagarritasuna eta etorkizuneko lanbideak era sakonean ezagutzeko.

Durangoko Plateruena Antzokian antolatutako DEX DURANGALDEA ekitaldia gazteentzako giro atsegin eta gozagarrian egindako ekitaldia izan zen. Goizez zein arratsaldez jarduera ugari antolatu ziren, sare sozialei lotutako enplegagarritasuna, 3D inprimaketa eta errealitate birtualari buruzko tailerrak, influercer-ekin egindako topaketak, zuzeneko hiri-musika eta bideojokoen gunea bateratu zirelarik.

227 GAZTE

Durangaldeko, Amorebieta-Etxanoko eta Ermuko 227 gaztek, mahai-inguru baten bidez, lau euskal influencerren esperientziak aztertu zituzten, sare sozialen munduko erronkei eta lan-aukerei buruzko ikuspegi baliotsua eskainiz. Influencer horien testigantzen bidez, gazteek gogoeta egin eta sare sozialetan era egokian lan egiteko baldintzak ezagutu zituzten, haien bidez bizitzearen bideragarritasunari buruzko azterketa eginez eta influencer-en bizitzaren inguruko ikuspegi erromantikoa desmitifikatuz.

Mahai-ingurua eta gainerako jardueren argazkiak dexdurangaldea.com eta gaztedidurangaldea.eus webguneetan daude ikusgai.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu