Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
11:56 pm,
temperature icon 8°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

A3 · Abadiñok Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko kultur eta aisialdi egitarua hartuko du  

KULTURA ABADIÑO

Udalak, herriko elkarte eta eragileekin batera, kultur eta aisialdi jarduera programa diseinatu du Euskararen Egunaren –abenduaren 3a– inguruan, adin talde guztietan eta bizitzako esparru guztietan euskararen erabilera sustatzeko eta bultzatzeko, baita lan- eta hezkuntza-ingurunetik kanpo ere.

Olatz Beobide.

Egitaraua abenduaren 1eko 16:30ean hasiko da Traña plazan, familiei zuzendutako jarduerekin, talo tailerra, herri kirolak eta Street dance ikuskizuna, besteak beste. 18:00etan helduentzako txapel jaurtiketa lehiaketa antolatu da.

Egitarauak, gainera, Kantulagun ibiltaria eskainiko du Ferialeku Plazatik, eta eguna 19:00etan amaituko da Errota Kultur Etxean antzerkia, musika, bertsoak eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen Olatz Beobideren “eMckumeak” ikuskizunarekin. Sarrera doakoa da gaurtik aurrera Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan eskuragarri egongo diren gonbidapenetako bat jasota.

Hurrengo egunean, hilak 2, programazioak familia osoari zuzendutako Pontx Pailazoaren ikuskizuna eskainiko du, Errota Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, sarrera librearekin. Gonbidapenak Errota Kultur Etxean eta Mediatekan jaso ahal izango dira.

Igandean, hilak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean, 12:00etan, Errota Kultur Etxean postal, bideo labur eta film labur express lehiaketen sari banaketa egingo da. Horietako bakoitza adin desberdinei zuzenduta dago eta martxan da dagoeneko.

JAIZALE TXISTULARI ELKARTEA

Egun horretan bertan, 13:00etatik 14:30era, Jaizale Txistulari Elkarteak Traña-Matienako eta Zelaietako kaleak girotuko ditu kalejira banatan, eta 17:00etan elkarretaratzea deitu dute udaletxe aurrean, “Euskarak behar gaitu eta euskara behar dugu!” lelopean. Egitarauari amaiera emateko, II. pilota txapelketa herrikoiaren barruan antolatutako eskupilota partida bat egongo da.

Horrela, Udalak euskararen inguruko ekintzetan parte hartzera eta jai egun hauetaz gozatzera animatu ditu herritarrak. “Adin guztietako pertsonei zuzendutako programa da, eta udalerriko elkarteek parte hartu dute, herritarrak kalera atera daitezen eta gure udalerrian euskararen erabilera indartzen lagunduko duten kultur eta aisialdi jarduerez goza dezaten”, adierazi du Naiara Bildosola Hezkuntza eta Euskara zinegotziak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu